Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Adin Txikiei buruzko Batzordeak, Maiatzak 12, 13 eta 14an Bilboko San Francisco Udaltegian ospatuko diren jardunaldiak antolatu ditu, “Adin txikiko etorkinak ere, gureak”, lelopean. Jardunaldi hauen bidez, SOS Arrazakeriko kideek Bizkaian bizi diren senide gabeko atzerritar adingabekoen bizi egoera zabaldu eta ezagutu nahi dute.

Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara), ostiral honetan (hilaren 9an), SOS Arrazakeriko Zuria Arzua egongo da, jardunaldi hauek aurkezteko.

Atala: Irratiak