Urtero bezala, aurten ere Ibilaldia (Bizkaiko Ikastolen festa) ospatuko da. Aurten Zornotzan egingo da, Andra Mari Ikastolak antolatuta. Andra Mari ikastola ikastetxe herrikoia da. Ibilaldiarekin ikastola bizirik dagoela erakutsi nahi dute antolatzaileek; 40 lehenengo urteak oparoak izan dira, eta bide horri eutsi nahi diote.

Kaleko  Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik seiretara), ostiral honetan (hilaren 23an), Oihana Zubero (Ibilaldia 08ko koordinatzailea) izango dute, aurtengo Ibilaldiari buruz berba egiteko asmoz.

Atala: Irratiak