Txabi Etxebarrieta  ETAko kide historikoa izan zen, Francoren poliziak hil zuen lehena.

1967an ETAko V. Asanbladaren buruan aritu zen. Ondoren, Biltzar Ttipian (Biltzar exekutiboan hain zuzen ere) parte hartu zuen. 1968ko ekainaren 7an, errepide kontrol batean, Iñaki Sarasketa beste ETAko kidearekin batera bidaiatzen ari zelarik, Jose Pardines izeneko Guardia Zibila hil zuen Txabi Etxebarrietak, ETAko lehen biktima mortala. Ihesean, Benta Haundin, Tolosatik hurbil, poliziak Etxebarrieta hil eta Sarasketa atxilotu zituen.

Bere heriotzaren 40. urteurrena beteko da hilaren 7an. Hori dela eta, Alde Zaharreko Ezker Abertzaleak bere aldeko omenaldia antolatu du. Kaleko Bentanien, astelehen honetan (ekainak 2) omenaldi honen inguruan hitz egingo dugu.

Atala: Irratiak