
Aittitta Raduga saiuan guztiz primarixuak gara. Umetzaruan geratu izango bagiña lez, gai eskatologikuak zentzu zabalenian erabiltzen doguz, eta pasa dan astietan beste munduko gauzekin arittu giñan moduan, oin audientzia gehixen izaten daben asuntuan (sexuan hurrengo) sartu gara: caca, culo, pedo.
Gaixari dagokixon moduko atmosfera intimistan, Shooglenifty eta Royksopp taldien musikiak lagundu desku. Eta bertsiño jokuan, Alfredo Zitarrosak eta Jorge Drexler uruguayarrak “Zamba para vos” kantau deskue.
Aittitta Raduga, aktualidadiari intsumisiñua deklaratzen detsan saiua. Astero-astero Lekittoko Arrakala irratixan, eta Arrosa sareko hainbeste irratittan.