EHZ festibala, musika festibal huts bat baino gehiago da. Auzolanaren eta militantismoaren bidez, hainbat baloreren inguruan garatu den herri ekimena da. Amalurra zaintzea EHZren lehentasunetariko bat da. Horretarako, antolatzaileek festibaleko 3 egunetan hainbat ekimen bultzatzen dituzte:

  • Plastiko gogorrezko baso berrerabilgarrien zabalpena: plastika ondakinak %75 murrizten ditu.
  • Birtziklapenaren orokortzea: birtziklapen politikari esker, iazko festibalean 7.590 kilo ondarkin birtziklatu dira (plastika, kartoina, papera, etxe ondarkinak…)

Horrez gain, festak berekin dituen arriskuak murrizteko antolatzaileek prebentzio kanpainak eramaten dituzte :

  • Euskal Herriko hainbat herrietatik, autobusak antolatzen dira urririk gazteak festibalera eramateko.
  • Festibal garaian, hainbat elkarterekin elkarlanean, sexualitatearen, droga kontsumoen… inguruan sentsibilizazio kanpainak eramaten dira (preserbatibo banaketa, drogen teztak…)

Jaialdi berezi honen inguruan hitz egingo dugu Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6ak arte)

Atala: Irratiak