
Asko dakigu erromatarren sasoiko euskal herrittarretaz. Asko dakigu, be, IX gizaldi inguruko baskoi tribuetaz, eta gerora sortuko zeben Iruñeako eta Naparruako erresumei buruz. ¿Baiña zer gertatu zan V eta VIII mendien artian? Oin arte iñor gitxik irudikatu dau zelan bizi ziran gure arbasuak aro kaotiko horretan. Jurgi Quintanan blogetik jakin dogu Juan Jose Larreak egindako rekreaziño historikua, eta gaurko programia osorik eskindu detsagu, Hedningarna talde “barbaruan” musikia ederto egokittu jakola.
Bertsiño jokuan: “God rest ye merry gentlemen”, Chieftains eta Jethro Tullen eskutik.