Aurten lehenengo aldiz Tas-Tas Irratiko historian, irrati honek txozna bat izan du Bilboko Aste Nagusian. Aste Nagusi osoan zehar, Bilboko Arenalean, San Nicolas elizaren aurrean, ikusgai izateko aukera izan dugu, Zaratas konpartsaren bidez. Denetariko momentuak egon dira: dibertigarriak, tentsiokoak, angustiadunak… baina emaitza ezin da pozgarriagoa izan. Azpimarratzekoa da, era berean, Gora Mari Jaia! Bilboko Konpartsen irratsaio berezia emititu dugula Aste Nagusi osoan zehar , eguerdiko 14etatik arratsaldeko 16ak arte. Gonbidatu eta gai ugari izan dugu: Martxelo Otamendi, Aitor Elizegi eta Ixabel Isazelaia aurtengo Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera, Xabier Silveira, Uxue Alberdi, 1983. urtean izandako uholdeen urteurrena, konpartsen ekitaldiak…

 Gutariko askoren amets hau ez zen errealitate izango txoznan era batean edo bestean (txoznaren eraikuntzan, diseinuan, txoznen txandetan edo txozna deseraikitzen) parte hartu duzuen guztion partehartzerik gabe. Horregatik, Tas-Tas Irrati Libreak zuen esfortzua eta dedikazioagatik bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkizue. Zuek izan barik, irrati hau ez litzateke gauza bera izango.

Atala: Arrosa · Irratiak