Urriaren 11an Gaztetxearen 20. urtemuga eta Hala Bediren 25. urtemuga ospatzeko egun osoko jai eguna antolatu da. Goizetik gaberarte hainbat ikuskizun, emanaldi, kontzertu, dantza, pelota partidu, jolas, tailer, ibilbide historiko eta bazkari herrikoia izango dira besteak beste.
Irratigintzari dagokionez, USB_FMirrati antenak deituriko ikastaro interesgarria izango da goizeko 11etatik aurrera. Nahi duenak parte hartu dezake, gonbidapena egina dago.
Informazio gehiago Txorionak-en web orrian.