Tas-Tas Irrati Libreak beste denboraldi bati hasiera eman dio. Uhinetan ea 17 urte emititzen egon gara. Azken boladan, euskararen presentzia areagotu egin da: astelehenetik ostiralera, Kaleko Bentanie euskarazko magazina badaukagu, baita Arrosa Irrati Sareatik jasotako irratsaio mordoxka ere. Aurten, euskararen presentzia hori handitu nahiko genuke. Beraz, proposamenaren bat baldin badaukazue irratian parte hartzeko eta euskaraz irratsaioren bat egiteko, animatu eta idatzi gure helbidera edo deitu 94 4 15 14 14 telefonora.
Ast 14 urr 2008
Animatu Tas-Tasen parte hartzera!
Data: Urria 14th, 2008 Egilea: Tastas Irratia · Iruzkinik ez
Atala: Irratiak