Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kortzertuen barnean hurrengo kontzertuak hauek izango dira:
Azaroak 29 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera ANESTESIA etaTaldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian.
ANESTESIA taldea 1998an sortu zen Zarautzen,20 urte daramatzate kaña ematen.Urte hauetan hainbat gorabehera eta partaideen aldaketak bizi izan dituzte .Gaur egun Mikel Kazalis (gitarra eta ahotsa) , Dani (baxua), Ibon (ahotsa) eta Belokik (bateria) osatzen dute taldeak eginiko musika matramuilu baten antzerakoa da, geldoa batzuetan, azkarra besteetan, baina beti trash indartsua eta astuna. Soinu krudel, garratz eta oldarkorrak, trash-aren indarra; testuetan berriz gordina, Anestesiak basurde zaurituaren gorrotoaz erasotzen du.

Urte guzti hauetan utzitako diskak hauek izan dira:
Anestesia cerebral (1989),moralidad (1990),Toki berean (1992),gorrotoaren ahotsa (1993) erantzun (1995),gu (1997),ultra-komunikatzen (200) eta terapia (2006).
Abenduak 13 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera DEABRUAK TEILATUETAN eta FIACHRAS taldeak izango ditugu bisitari.
Desagertu eta bederatzi urtera bueltan da Tolosako laukotea. 90eko hamarkadaren erdialdean eman ziren ezagutzera Itsumutugor diskoarekin. Pop boteretsua rockarekin eta punkarekin nahastu zuten, beren soinuari jite berezia inprimatuz.
Taldea Aritz Mendieta (ahotsa),Iñigo Arruti (bateria),Joni Ubeda (baxua) eta Imanol Ubeda (gitarra) osatzen dute.

Diskografiari dagokionez , Itsumutugor ( 1995), Zein da zein? (1997) Deabruak guarda (1998) eta 1973 (2007) atera dituzte urte hauetan.
FIACHRAS taldea Bergara,Lazkao eta Legazpi artean sortutako talde berria da.Beraien lehen diska aurkeztera datoz.
Haritz Artola,Bajua eta ahotsak eta Aitor Aldanondok,Gitarra (BRIGADA CRIMINAL ohiak), Ion Zangitu, Ahotsak eta Joseba Garcia de Andoin-ekin, Bateria (TXINASKI ohia), sortu duten talde berriaren izena. Beti musika mota berdintsua egiteaz aspertuta, itsu-itsuan jauzi hau ematere ausartu dira, iñolako konplexurik gabe eta oso ondo zaindutako gusto batekin.

Iñigo “Cabezafuego” Garces-en laguntza izan dute, kaliforniako sekuoiak baino handiagoa den musikari nafarra. Honek abestiak gozatu eta lau artaburu hauek iñoiz imaginatuko ez luketeen ikutu “profesional” bat eman die.
Ez punk-rock, ez oi!, ez rock eta ez ezer. Betiko etiketek ez dute hemen balio, simpleki hau betiko musika ez delako. “Bizitza osoa egon gintezkeen punk-rock abestiak egiten, baina oso oso oso erraza izango zen, eta batez ere oso oso oso aspergarria”, diote. Badakite hasieran batzuk aspertu egingo direla diska honekin, baina zihur daude gehienei gustatu egingo zaiela amaieran.
Gitarrak,eskusoinuak,teklatuak,klarineteak… ¿Eldutasuna?. Beharbada.
¿Diska zoragarri bat?. Zihur.
Korrontearen aurka doaz, izokinen antzera, inongo pretentsiorik gabe baina egindakoarekin gustora. Simplea. Eta benetazkoa. Azkenik,Abenduak 26 eta 27 ko asteburuan, Uztailean Txaparrada musikaleko (Bergarako musika taldeen zuzeneko abestien bilduma) kontzertuetan grabatutako abestiekin, kaleratuko dogun diskaren aurkezpen kontzertua egongo da.Honen inguruko zehaztasunak aurrerago aurkeztuko dizkizuegu.

Argazkia:Benito cantero
3 kontzertuak zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Oharra:Anestesia eta Deabruak teilatuetan-eko testuak entzun.com webgunetik hartuta.Argazkiak berriz , bonberenea ekintzak webgunetik