Eguzki irratiak, aurtengo abenduan Nafarroako dialean 26 urteko bizi iraupena beteko duen Iruñeko irrati librea, hilabete honetan nobedadeekin eman dio hasiera 08-09 irrati-ikasturte berriari.
Birgaikuntza laneko zenbait urteren ondoren, azkenean irrati-etxea Nabarreria kaleko bere lokal historikoetara itzuli da. Hauek estudio berri eta teknologia berriztatzaileak dituzte, zeinek epe ertainera herri egitasmo komunikatibo berritzaile honek dituen beharrak eta helburuak betetzen, jauzia ematen lagunduko digute, hazitzen eta hobetzen jarraitzeko bideari eutsiz. Aste batzuren ondoren Eguzki etxera itzuleraren inguruko gauza gehiago aurreratuko dizkizuegu.

Beste nobedade bat gure Web orriaren berritzea da: www.eguzki.net, zeinarekin planetako edozein puntatik irratia on-line entzuteko eta eguzkide izateko aukeraz gain, bereko irratsaioek landutako atal berriak eta berri gaurkotuetara atzitu daiteke. Bestalde, poliki-poliki beste eduki multimedia batzurekin osatuz joango gara.

Ikasturte honetako lehenengo zatian, parrilla, irratsaioen zerrenda berriari dagokionez, honakoak osotara 33 irratsaio ditu, hauetatik 16 berezko ekoizpenak direlarik eta gainerakoak Eguzki irratiarekin batera Arrosa sarea osatzen duten Euskal Herriko beste egitasmo komunikatiboek egiten dituzte. Aipatutako irratsaio emankizunen zerrenda hau ordu tarteetan egituratzen da, astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 14etara eta 17:30etatik 23etara eta asteburuei dagokienez emanaldiak nahiko luzatzen dira, 11etan hasi eta goizaldeko 3:30ak arte luzatuko baitirelako. Modu berean, irratsaio emankizunen kopuruaren erdia euskaraz izango da.

Edukiei dagokienez, informazio lokala, nazionala eta nazioartekoa ematen jarraituko dugu, gazteriarentzako emankizun espezifikoak, bidaien ingurukoak edo errepresioaren kontrako gaiaren ingurukoak, besteak beste; guzti hau komunikabide konbentzionalek duten ikuspegi ezberdin batetik ikusita. Emankizun musikalei buruz esan daiteke askotariko estilo ezberdinak barne hartzen ditugula, metaletik hip-hopera, munduko musiketatik lokalera pasatuz,, Euskal Herrian ekoiztutakoa, eta aurten flamenkoari buruzko tarte berri bat. Gure programazioari buruzko zehaztasun edo xehetasun gehiago ezagutu nahi badituzue gure web orrian sartu besterik ez duzue izango eta hor gure parrilla eta espazio bakoitzaren deskribapen labur bat aurkituko duzue.

Azkenik, jakinaraziko dizuegu egitasmo komunikatibo hau mantentzeko jendearen laguntza ekonomikoaren beharra izaten jarraitzen dugula, hobetzen eta hazten joateko. Bestalde gure asmoa behingoz 500 bazkide lortzearekin batera etapa bati amaiera ematea da, duela urte batzuk markatutako helburua eta gure urteurrena izango den hurrengo abenduaren 15a baino lehenago lortu nahi duguna. Horregatik eguzkide izateko deialdia zuei orori zabaldu nahi dizuegu 948 20 32 58 telefonora deituz edota gure web orria www.eguzki.net-en topatuko duzuen kupoia betez gauzatu daitekelarik.

Beraz, agerian dago, nobedade, ilusio eta energia berritzaileaz beteriko ikasturte berria dugula hau.

Atala: BERRIAK · Irratiak