Azaroak 29 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera ANESTESIA eta ROTTEN TEENAGERS Taldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian.
ANESTESIA taldea 1998an sortu zen Zarautzen,20 urte daramatzate kaña ematen.Urte hauetan hainbat gorabehera eta partaideen aldaketak bizi izan dituzte .Gaur egun Mikel Kazalis (gitarra eta ahotsa) , Dani (baxua), Ibon (ahotsa) eta Belokik (bateria) osatzen dute taldeak eginiko musika matramuilu baten antzerakoa da, geldoa batzuetan, azkarra besteetan, baina beti trash indartsua eta astuna. Soinu krudel, garratz eta oldarkorrak, trash-aren indarra; testuetan berriz gordina, Anestesiak basurde zaurituaren gorrotoaz erasotzen du.

Urte guzti hauetan utzitako diskak hauek izan dira:
Anestesia cerebral (1989),moralidad (1990),Toki berean (1992),gorrotoaren ahotsa (1993) erantzun (1995),gu (1997),ultra-komunikatzen (200) eta terapia (2006).
ROTTEN TEENAGERS 2004 urtean sortu zen talde bezala. Garai hartan Gallas (bateria), Fubo (baxua, zartateko) eta Xinbela (ahotsa eta kitarra) ezagunak ziren eta taldea osatzeko ideia izan zuten. Horrela, “Goikon” lokal bat lortu eta bertan entseatzen hasi ziren. Beranduago, Tabares (ahotsa) sartu zen taldearen ahots nagusia finkatuz. Geroxeago, taldeari indar gehiago emateko, beste gitarra baten beharra ikusi zen, beraz, nahiz eta denbora gutxirako izan zen Xartik hartu zuen leku hori. Esan bezala, ez zen denbora luzerako izan, hortaz, Xartik taldea utzi eta bere partez Juanmi sartu zen. Horrela, orain gutxi arte taula gainean ezagutu dugun Rotten Teenager osatu den arte.

Taldekide batzuentzat musika taldea izatearen esperientzia ez zen berria. Izan ere, Zartateko, Extorsion, Goiko-rock eta Turboshit taldeetan ere aritu dira joten eta, oraindik batzuk, jarraitzen dute joten.