Orain dela urte eta erdi antolakuntza arazoak zirela medio zuzeneko emisioak etetea erabaki genuen Oreretako Zintzilik Irratian.

Irratiaren funtzionamendua berrantolatu beharra zegoen, eta horretan aritugara denbora honetan: asanbladaren egoera aztertu, lan taldeak sortu,tresnak eta azpiegitura berritu, autogestioarekin nola aurrera eginaztertu, …

Eta orain uhinetara itzultzeko ordua iritsi zaigu, eta ikaragarrizkogogoarekin hasiko gara berriz ere martxan.

Programazioaren aurkezpena azaroaren 22an egingo dugu eguardiko12:00etatik aurera. Irratia Oreretako Zumardira jaitsi eta bertatik emangodiogu hasiera denboraldi berri honi. Zumardiko saioak irauten duenbitartean Irratiko arranoak Oreretako auzoetan ibiliko dira herritarrenhitza jasotzen. Eta aurkezpena amaitzeko, eta denboraldi berri hau ondohasteko, babarrunada eder bat egingo dugu Txintxarri elkartean.

parrilla-08-koloretanpsd.jpg

PROGRAMAZIOA:

Ekoizpen propioko 18 saio eskainiko ditugu azaroaren 24tik aurrera

Oreretako Herreriatik (Oarsoaldean entzuteko FM 100 eta munduan zehar

entzuteko www.zintzilik.net)

Saio batzuk urte mordoxka daramate Zintzilik irratian: “Milaka Luma” gay,

lesbiana eta transexualen alde, “Escrache” ekintza eta salaketaz beteta,

“Desfase Lunar” amalurraren alde, “El vuelo del cisne negro”

literaturarekin jolasean, “Onirismos Subjetivos” ziberespazioan …

Beste irratsaio batzuk 2. aldiz itzuliko dira (”Licor Cafe” galegoak,

“Mente Radioactiva” Brasilgo doinuarekin, eta “Inframundo” eta “Pasa La

Vida” musikalak.

Eta saio berriak ere baditugu: “Matxura Buruan eta Ibili Munduan”

umoretsua, “Alargun Beltzaren Besarkada” gai interesgarriak, eta “Whore

House” eta “Jauja” musikalak.

“Erretegia” albistegiari 2 ordu eskainiko dizkiogu arratsaldeko

20:00etatik aurrera astelehenetik ostiralera: Orereta eta eskualdeko

berriak, herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako lagunekin

elkarrizketak, kolaboratzaile ezberdinen ahotsak, Euskal Herri eta

Estatuko irrati libreen audioak eta agendak osatuko dute Erretegia.

Programazioa “Arrosa” sareko bost irratsaiorekin osatuko da: “Aittitta

Raduga”Lekeitioko Arrakala irratitik kuriosidadez eta musikaz; Eibarretik

Matraiako irratiaren Gora Euzkadi Chistulari”ren aktualitatea umorez:

Gaztesarearen “Irauli Uhinak” gazteon berri eta borrokekin; Iruñako Eguzki

irratiaren “Kateak Apurtu” saio antierrepresiboa , Gasteizko Hala Bediren

“A deslambrar” saio internazionalista eta Bilbotik Tas Tas irratikoen

elkarrizketak “Hondarren Lapikoa”.

R-Media saioan beste irrati libreen audioak, hitzaldien grabaketak eta

halakoak izango dira entzungai.

Eta noski musika tarteak, saio bereziak eta bestelako sorpresak ez dira

faltako urtean zehar.

Beraz prestatu belarriak…

Atala: BERRIAK · Irrati albisteak · Irratiak