Arrakala irratiak eta Oiartzun Irratiak saio berria estreinatu dute elkarlanean. Saio berriaren izena ‘Oiartzuarren baitan’ da, eta hain zuzen, Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen izen bereko proiektutik datorkiguna da.

2006tik hona, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak ‘Oiartzuarren baitan’ proiektua jarri zuen martxan eta 2008ko udaran aukeztu zuen emaitzaren zati garrantzitsua, hau da, herriko aitona-amonei egindako elkarrizketak on-line jarrita.

Internet bidez eskuragarri badaude ere, oraindik jende asko da sarera hurbiltzen ez dena, beraz, irratsaioa falta diren horiengana iristeko izango da. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen proiektu honen helburua gazteei bertako euskalkia eta herriko historia ezagutaraztea bada ere, badaki, adinekoek oso gustura entzungo dituztela ahozko ondarean jasotako lekukotasunak.

‘Oiartzuarren baitan’ saioaren atal nagusia asteko gaia izango da; astero gai bat jorratuko da. Halere, astero errepikatuko den gai bat ere egongo da: herriko historia. Gerra garaiko lekukotasun asko jaso dira eta haiek izango dira gehien entzungo direnak. Saio honetan Oiartzungo ahozko ondarearekin batera, Euskal Herriko beste ahotsak ere entzuten dira. Beraz, Arrosa Sareko gainontzeko irratientzat ere interesgarria izan daiteke, beren herriko euskalkia ere aurki baitezakete.

Irratsaioa Lekeitioko Arrakala irratian grabatzen da Oiartzun Irratirako. Eta Arrakala irratiko karpetan topatuko duzue Arrosako zerbitzarian.

Saioaren egileak eskertuko du zein irratietan emititzen duzuen jakitea, hartara zuen herriko edo inguruko testigantzak jartzen ahaleginduko da. Beraz, horren berri emateko edo beste edozein iradokizun egiteko jarri gurekin kontaktuan.

Ttur-tturrek, eskerrak eman nahi dizkio, Arrakala, Oiartzun eta Arrosako irrati guztiei aukera hau emateagaitk.

 

Ane Lardi Enbil

Atala: Arrosa