Ixilduak bazterrean itxitxa, historixa ahaldunek idatzi dabelako, ixilduen historixak berak ematen dosku, hain zuzen be, irratsaio hau eta beste hamaika ekimen aurrera eroateko gogua eta indarra.
Indar eta gogo hori, olatu formatuan astero plazaratzen saiatuko gara.Olatuak, lekitton, euskal herrixan, eta munduan, edozein tokitxan daozenez horrexegaitxik hartu dogu olatu formatua eta ixena.
Holan ba, perspektiba internazionalista, euskaldun, antipatriarkal batetik, olatu desberdinak plazaratuz gure olatua aberasteko eta gure olatuagaz bestiak aberasten saiatuz, elkartasun dinamikan, arrakala irratixan, ibilbidia hasteko prest dago, Ixilduen Olatuak irratsaixua.
Kamaradakeko sarekideok Irratisaiuen 55minitutan zihar, besteak beste astiak emondako nazioarteko kronikiaz gain, Euskal Herrijari be begirada bat emoten dotzagu. Geruago mamin biri emoten dotzagu tarte berezi bat, batetik pil pileko gai baten inguruan hausnartuz eta bestetik lehen pertsonan bizi dutenei elkarrizketa bat eginaz. Honegaz batera, formakuntza atal bat be badago nun euskarri anitzak gomendatzen doguzenak. Azkenik, deialdi edo mobilizazinoiakin amaieria emoten dotzagu olatuari.
Lekittoko irrati libria dan Arrakalan eukiko dogu aukeria entzuteko, asteazkenetan 20tatik 21tara eta Domeketan 22tatik 23tara.Ā  Arrosa sarien bitartez be aukeria eukiko dogu olatu honek entzuteko. Animatu zuen irrati librietan gure olatu libriak ipintxeko!

Guaz harremanetan jartzeko: ixilduenolatuak@gmail.com

Atala: Arrosa · Irratiak