Gaurko, Arrosa Irrati Saria osatzen dogun 21 irratixok Bittorixako billerara deittuta genguazen. Batetik, urtian birrittan egitten doguzen koordinaziño batzarrerako (zeintzuk irratsaiuak eskintzen doguzen, zeintzuk hartzen doguzen, diru kontuak…) eta bestetik, datozen hillietan trukaketa sistemia irauliko daben prozeduria ikasteko. Irratixon lana asko arinduko da FTP sistematik podcastera salto eginda, eta, oin arte ez bezela, edozein internautak baliatu ahal izango dau gure materixala.
Hamen gaurko eguneko irudi batzu:

Argazkiak.org | Hala Bedi billeran © cc-by-sa: txikillana
Txapa, Eguzki, Matrallako, Hala Bedi, Arrakala, Koska, Gaztesarea, Tas Tas, Ttan-Ttakun irratixetako ordezkarixak. Baiña… argazki guztiak mobiduta agertzen jataz. ¿Zergaittik izango ete da? Aaaaahhhh jakiña.

Argazkiak.org | ¿¿¿!!!Ze kristo…!!!??? © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Pitillo’s hour © cc-by-sa: txikillana
Saregunera sartu aurretik, atserena radixuan kanpokaldian. Arrakalako potxuak heldu dira be.

Argazkiak.org | Blip, Miro eta Bigcontact © cc-by-sa: txikillana
Saregunean, kurtsillo trinko eta erabilgarrixa gure hedapen potentziala biderkatzeko. Fermintxo Xorroxinekuari oso pozik ikusten jako.
Argazkiak.org | Fermin Halabedikua © cc-by-sa: txikillana
Hasieran kontrakua emoten zeban arren, azkenian dana argi geratu da. Oiñ erabiltzia falta.