1997xan espektro radioelektrikuan karraskara barrixa entzun zan. Eskola Laboraleko Ganbara irratixan hasi nitzan Hertzen uhiñetan igarixan; Markiñan bertan irrati libre bat zeguala jakinda, Eup! irratira pasau nintzan; gero, lagun batzuk deittu ninduen Eibarren irrati libria sortzeko, eta Matrallako hasi zan; geruago, bizitziak Lekeittiora ekarri ninduan eta, naturalki, Arrakalara pasau nintzan. Eta oiñ, Arrosa Sareko azken bultzakadiakin, uhiñetatik ziberespaziora salto egin bihar. Oindik aurrera, entzuliak ez dittudaz bakarrik Lekeitio, Bittorixa, Eibar, eta Iruñerrixan izango. Oindik aurrera, edozein internautak entzun ahal izango nau (saiua amaittu aurretik lokartzen ez ba da behintzat).

Video thumbnail. Click to play
Click To Play

1-    Mutillak neskekin hobeto ligatzeko, Jozulinek Brad Pitten sistemia proposatzen desku; Solysombrak, Partxisa eta Indarkeria blogetik krisisan erantzukizuna aldarrikatu dabe; eta Severlasalreves-en eskutik, erabagi aboziñauen sorta barrixa.
2-    Bertsiñuan jokuan, Juanita Banana (Henri Salvador eta Luis Aguile) kantuan jatorri operistikua ezagutu dogu, Giuseppe Verdin Rigoletto operako Caro Nome kantua (Maria Callas-en ahotan).
3- Amaitzeko, Luis Aranzabal bergararrak garixan biharrak zelakuak ziran kontatzen desku.

Atala: Irrati albisteak