Urriaren 10a aukeratu dugu Zintzilik Irrati eta Errenteriko Musika Taldeen Elkarteak (EMTE) gure urtemugak ospatzeko.

Zintzilik irrati libreak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTEk 18 urte… eta hau ongi ospatu behar da!

Ehundaka herritar pasa dira Zintzilik eta EMTEtik urte hauetan, eta larunbateko jaia hasierako, betiko eta oraingo lagun guztiekin ospatu nahi dugu.  Horrexegatik, urriaren 10erako jai herritar bat antolatu dugu, hona hemen egitaraua:

- Goizeko 10:30etan, irrati saio berezia Oreretako Zumarditik zuzen-zuzenean. Bertan Zintzilik irratia sortu zuten lagun, herriko elkarte eta kolektibo pila eta irratiko kolaboratzaile eta lagunak izango ditugu.

- Goizean zehar, Oreretako erdialdean kale animazioa: Zumardi, Herriko plaza, Alondiga, Xenpelar eta Biteri txiki kaleetako “tontodromoan” performantzeak, antzerkia, kale musikariak, bertsolariak, trikitilariak, serigrafia, azoka eta beste hamaika ekitaldi izango ditugu.

- Eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia Txintxarri elkartean. Sarrerak salgai Oñatiarra, Arkaitza eta Sindikato tabernetan (12 € langabetu eta ikasleek, eta 15 gainontzekoek)

- Bazkalostean Matxura Buruan show, Imanol Karballo kantautorea eta sorpresak.

- Arratsaldeko 18:30etan kontzertu erraldoia zumardiko karpan: 2 Daion, Soon Treess, T.Dinox, Toil, Frida Pipol, Boogie Van, Trigger Travis, Kontrako Eztarritik, Korumba (hauek denak EMTEko taldeak)  eta Leize talde gonbidatuarekin. Kontzertua doan, noski! (eta zuzenean FM 100 eta www.zintzilik.net-etik)

Entzun abestia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Jaitsi Zintzilik irratiaren abestia: ogg / mp3

Entzun kuña:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Jaitsi U-10 kuña: ogg / mp3

Zintzilik irratiaren urtemuga dela eta urtean zehar ospakizun eta ektaldi gehiago egiteko asmoa badugu. Horiei buruzko informazio guztia helbide honetan biltzen joango gara:

http://www.zintzilik.net/?cat=29

Atala: Irrati albisteak · Irratiak · Soinu deiak