

Entzun prentsaurrekoa
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Jaitsi prentsaurrekoa: mp3 / ogg
Prentsaurrekoan irakurritako testua:
Gaurkoan hemen bildu garenok, Zintzilik Irratia eta EMTEko kideok, badugu zer ospatu. Izan ere, Zintzilik Irratiak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTE-k 18 urte… Beraz, URTE ASKUAN!!!
Zintzilik Irratiaren lehenengo emisioa 1984ko abenduan izan zen. Garai haietan irrati libreak zabaltzen hasi ziren Euskal Herrian, komunikabide ofizial nagusiek ixiltzen zutena zabaltzeko asmoarekin. Zentzu horretan, Zintzilik Irratia Oreretako kolektibo, elkarte, talde eta pertsona guztien ideak, iritziak, kritikak eta zuzenean eragiten dienaren inguruko proposamenak egiteko duten eskubidea eta beharraren aurrean sortzen da.
Tamalez, “komunikazioaren” (gezurren komunikazioaren) zentralizazioa eta monopolioa dutenak berdinak jarraitzen dute izaten, eta gaur egun pentsatze hutsa bera ere delitua bihurtu denean, trabak handitu besterik ez dituzte egin. Adierazpen askatasuna behin ete berriz ukatzen digute.
Halere, Zintzilik Irratiak bizirik darrai FM 100eko bandan, fresko eta gogoz kontrainformazioaren bozgorailua izaten jarraitzeko, sektore herrikoien, baztertuen, zapalduen eta erasotuen ahotsak zabaltzeko, barregiteko, maitatzeko, amesteko edo kontrolatzen gaituztenak iraintzeko, nahi izanez gero.
Balore kapitalistak muturreraino iritsi diren garai hauetan 25 urte autogestioan, parte hartzean eta asanbladan funtzionatzeak erakusten du bizitza antolatzeko bestelako modu batzuk posible direla, egi gehiago existitzen direla, eta batez ere, horretan sinistu eta jarraitzeko nahiak, gogoak eta jende asko badagoela.
Guzti hau ospatzeko, hurrengo larunbatean, urriak 10, jai herritar bat antolatu dugu. Irratiarekin modu ezberdinetan kolaboratu eta kolaboratzen duzuen guztiak zaudete gonbidatuta, zuek gabe, proiektu hau ez litzatekeelako egia izango, mila esker!
Egitaraua eta berri gehiago Zintzilik irratiaren 25. urtemugaren inguruan,