Aste honetan hasiko du ‘Oiartzuarren Baitan’ irratsaioak bigarren denboraldia. Lekeitioko Arrakala eta Oiartzun Irratiak elkarlanean emititzen duten saio hau Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon bilguneak ekoizten du.

‘Oiartzuarren Baitan’ irratsaioa Lekeitioko Arrakala irratian grabatzen da eta Oiartzun Irratian eta Arrosa sarean emititu. Batez ere oiartzuarrei zuzendua badago ere, gainontzeko euskaldunentzat ere saio egokia da: Oiartzungo hizkeraz gain, beste herrietako euskalkiak ere konparatzen baitira saioan, Ahotsak.com-eko ondareari esker.

Aurreko denboraldian ez bezala, oraingo honetan, euskalkiaren ezaugarriei gehiago erreparatuko diogu. Oiartzuerari dagokionez: bertako aditza, hiztegia, sintaxia, esaerak, e.a. nabarmenduko ditugu. Aurreko denboraldian, gai bat aitzakiatzat hartuta, euskalkiak entzuten genituen: Ikasteko lehendabiziko prozesua, gure ustez, entzutea baita. Eta horretaz gain, garai bateko kontuak ere ikasi genituen. Aurten, jarraituko dugu garai bateko kontuekin, baina oraingo honetan, herri hizkeraren ezaugarriak erakutsi eta erabiltzera animatuko dugu. Herri hizkeraren aberastasunak, hizkuntza kalitatea hobetu eta erabilera erraztuko duen itxaropenarekin.

Frantxiska Pagadizabal Artolari elkarrizketa egiten

Frantxiska Pagadizabal Artolari elkarrizketa egiten

Irratsaioa entzuteko: Oiartzun Irratian, asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etan. Lekeitioko Arrakala Irratian, astearteetan goizeko 11:00etan. Arrosa sarea bitartez. Edota, oiartzuarrenbaitan.com web orritik. Eta ahozko ondarea kontsultatzeko oiartzuarrenbaitan.com eta ahotsak.com

Atala: Arrosa