Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Maiatzak 15ean SEÑOR NO eta  CANCERBEROS taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera.

SEÑOR NO taldeko donostiarrek osatzen duten taldea estimatuenetakoa da estatuko rock eremuan dabiltzanen artean. La Perrera taldea desegin ondoren sortu zen laukotea. Orain, punk rock soinu entzungarriak lantzen dituzte, eta zuzeneko emanaldi basati eta harrigarriak eskaintzen.


Urte guzti hauetan taldeak hainbat  formazio aldaketa izan ondoren,gaur egun,Mikel (gitarra),Xabi (gitarra eta ahotsa),Unai (baxua) eta Artzak (bateria) osatzen dute taldea.


CANCERBEROS
taldea Bartzelonatik dator,2002 .urtean sortu zen eta punk & rock musika dute gogoko.Dictators,MC5 eta Ramones bezalako taldeak dute gustoko.

Julian (ahotsa),Fosy (gitarra),Edu (bateria) eta Santoni (baxua) osatzen dute taldea.

Beraz,kontzertu basatia izango dou Maiatzalk 15ean Bergarako gaztetxian Txapa irratiaren eskutik.

Kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.

Atala: BERRIAK · Irrati albisteak