Mar de Fueguitos irratsaioak 10 urte betetzen ditu. Ospatzeko Bilbon, Kafe
Antzokian, ekainaren 19an gaueko bederatzi t’erdietan, kontzertu-jaia
antolatu du. Zenbait sorpresa egoteaz gain, jaian Iruñeako Gualitxo eta
Zaragozako Mallacan taldeek joko dute. Sarrerak 10 euro balio du eta
bilduko den dirua Tas-Tas Irratirako izango da. Gainera, aurten Tas-Tas
Irratiak 18 urte bete ditu; bi ospakizun ekitaldi batean beraz. Sarrerak
salgai egongo dira Kafe Antzokian, Tas-Tas Irratian eta Kafe Antzokiko web orrian.
Mar de Fueguitos irratsaioko 10. urteurreneko kontzertu-jaia
Ekainak 19 zapatua, 21:30etan, Kafe Antzokia, Bilbo
Gualitxo (Iruñea) eta Mallacán (Zaragoza)
Sarrera: 10 euro.