Bihotzerreak jota ikusten da mundua talaia honetatik. Jaiotzear den zerbait nabari dugu barruan, ez gara izenik jartzera ausartu. Eguzkia, etxearen eta zuhaitzaren artean margotzen du umeak oraindik. Ateak itxita ikusten dira atzoko paperetan. Bihar ez da inon idazten. Eguzkia gero eta gorriagoa den zirkuferentzia baino ez da nerabearen begietan. Barrura begiratzeko leihoak gugan hasten dira. Zaharregia da gaurko mundua ezertaz harritzeko.
Osl 29 eka 2012
Bihotzerreak
Data: Ekaina 29th, 2012 Egilea: Celosamente Gordea · Iruzkinik ez
Atala: Celosamente Gordea
