Eztulka eztulka, ahuntzakin yakuzi batian dzapart egin dogu; 1de3 blogakin hizkuntziakin jolastu dogu pizkat; hau guzti hau Pentanglen musikiakin lagunduta. Horren ostian, Paul, Art eta Franco izan dogu “Bridge over troubled water” kantuan bertsiño bi emoten. Eta azkenik, Antzuolako Asentziok gari kontu gehixago emon deskuz.
Click To Play
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Florence Foster Jenkins oin dala 100 urteko friki mediatikua; tono bardiñian etorri da musikia be: “El chorro de voz” (Aceves Mejia), “El tio calambres” (Luis Aguilé), “The woody woodpecker song” (Andrew sisters & Danny Kaye) eta, bertsiño jokuan “Baby elephant walk” (Henry Mancini / Dave Grusin). Bergarako euskalkixa entzun dogu amaitzeko, Juan Lonbidek soluen bedinkaziñuen [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Arrosa · Irratiak · Soinu deiak
Aste honetan, fellatioak ezpaiñetarako dittuan onurak aldarrikatu doguz; almogavar muskulotsuen balentriyetaz berba egin dogu bebai, beraz testosterona gaindosi hau gaindittu ahal izateko Marc Bolan eta T-Rexen musikia erabiltzia baiño etxaku geratu. Eta Marc-ek beria emon eta gero, Güntherrei omenaldixa (“Mamma mia gimme a sangria”) eta Estatu Bantuetako beste txilipurdi legal bat. Bertsiño joko aboziñaua izan [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Gure kabezerako filosofo kaletarran berbei jarrittuta, gidabaimena eta automobillari buruzko gogoeta espiritualak konpartidu doguz. Jozulinekin ostera, euskaldunak beti penetan egotian arrazoia deskubridu dogu. Bertsiño jokuan, Sunshine of your love errepasau dogu barriro, Clapton-Knopfler (inprobisaziño amaittueziñezkuakin) eta Dread Zeppelinen mokor dantziakin. Azkenik, Antonio Oregi “Zabale” plaentxiar karismatikuak gaitzak sendatzeko erremedixuetaz berba egin desku.
Click To Play
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Gauko saiuan, Arraten zaurittutako ikerlarixak izan doguz goguan. Jon eta Aitorri eskindutako saiuan, musika lasaixakin lagunduta (Planxty eta Lluis Llach) Jozulinen bloga bisittau dogu -politikuekin izandako harreman “opiparoa”-, Narvaez general espainiar barrabiltsuan izakeria apur bat ezagutu dogu. Bertsiño jokuan, II Gerra Mundialeko gudarixekin lotutako “Personent hodie” kantua entzun dogu, Angelo Branduardi eta Maddy Prior eta [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Goran Bregovic eta Rupert Ordorikan atmosfera gozuetan dzapart eginda, gaurko saiuan Jules Vernek Alexandre Dumas ezagutu zebanekua entzun dogu; Zapiaiñen abots inplakabliak puten aldeko aldarrixa bota dau; bertsiño jokuan, Estar Guay en el Cielo zer dan ezagutu dogu, Led Zeppelin eta Dread Zeppeliñen interpretaziñuetan. Plaentxiako Pedro eta Margaritak maisu errelijiosuen zigorren gaiñian dabiz. Dana merke-merke, [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Aste honetako saiuan, “txoritxo batek” Palestina aldera eruaten gaittu; gizaki zurixa beste kulturen begixetan emoten daben traza eskasak ezagutuko doguz; eta Zarautzen giro berotan etortzen diran momorruei buruz berba pixkat, amaitzeko.
Click To Play
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM – Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Gaurko saiuan, Berbalagun proiektuari esker hiru kolaboratzaille izan doguz Aittitta Radugan. Modu erreza da euskaldun barrixak integratzeko, animatu: ponga un euscaldumberri a su mesa.
1- Hasteko, gure kolaboratzaille habitual Jozulinen gogoeta espiritualak gureganatu doguz, sexua adin tramoka hartzian gaiñian.
2- Ostian, Berbalaguneko Oskarrek “Es un crimen” Eskorbuton kantua aurkeztu desku; eta Idoiak eta Begok gauza bera egin [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
1997xan espektro radioelektrikuan karraskara barrixa entzun zan. Eskola Laboraleko Ganbara irratixan hasi nitzan Hertzen uhiñetan igarixan; Markiñan bertan irrati libre bat zeguala jakinda, Eup! irratira pasau nintzan; gero, lagun batzuk deittu ninduen Eibarren irrati libria sortzeko, eta Matrallako hasi zan; geruago, bizitziak Lekeittiora ekarri ninduan eta, naturalki, Arrakalara pasau nintzan. Eta oiñ, Arrosa Sareko azken [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Irrati albisteak
Gaurko, Arrosa Irrati Saria osatzen dogun 21 irratixok Bittorixako billerara deittuta genguazen. Batetik, urtian birrittan egitten doguzen koordinaziño batzarrerako (zeintzuk irratsaiuak eskintzen doguzen, zeintzuk hartzen doguzen, diru kontuak…) eta bestetik, datozen hillietan trukaketa sistemia irauliko daben prozeduria ikasteko. Irratixon lana asko arinduko da FTP sistematik podcastera salto eginda, eta, oin arte ez bezela, edozein internautak [...]
[Irakurri gehiago →]
Atala: Arrosa