Joxeren Ileak

Otsaila 9th, 2009 · No Comments

Galarrenia eta gero gure errutina gozora itzulitta, aste honetako saiua gozoki pasau da: ¿zergaittik ipiñi zetsen Chomolungma mendixari Everest izena? ¿Zein zan Joseph Schweppe? izan dira gaur ikasi doguzenak. “Partxisa, solisombrak eta indarkeria” bloga bisittau dogu eta Euskal Superlatibismuaz jardun. Eta bertsiñuen jokuan, Joxeren Uliak: “Jerusalem of gold” eta “Pello Joxepe”, Luistxo Fernandezen ikerketa batetik [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Astero astero zuekin…

Urtarrila 19th, 2009 · No Comments

  Aittitta Raduga saiuak bere martxan dihardu: astero-astero, hirugarrengo urtez, aktualidadetik kanpoko gai interesgarrixak lantzen doguz. Beti ikasten… Aste honetan, gaur egungo nerabien gabeko ohitturak eta Schostakovitch pianojolia izan doguz berbagai, Markos Zapiain eta Jozulinen lanei esker. Programian erdikaldian, Los Suaves galiziarren “Peligrosa María” kantuan bertsiño bi entzun doguz. Eta amaitzeko, Plaentxiako limonada banatzailliakin egin [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Gazako kakatza Aittitta Radugan

Urtarrila 12th, 2009 · No Comments

  Gure saio atenporal honetan, Euskalherriko kakatzia besain luze -gehixago- irauten diharduan Israeleko arazuari eskindu detsagu lehelengo zatixa. ¡Ez dozu asmatuko ia 1990 ala 2020xan grabautako atala dan! Gero, Patxitraperok supermerkatuan bizi izandako egoera hipersexuala ezagutuko dogu; eta azkenik Jozulinen “haiku kaiku” batekin amaittu. Bertsiño jokuan, “Blue rondo a la turk” eta “Izar zuri”, Dave [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Saio intelektualillua (culturette say)

Urtarrila 6th, 2009 · No Comments

Aste honetan, kultureta xamarrak ibilli gara: aurreko eguneko etymologiekin jarraittu dogu, eta Beethovenen 9ª sinfonixian estreiñaldi egunera juan gara txango, denporian ziharko bidaixan. Bertsiño jokuan ezer ez dogu alderatu konfundidu egin garalako, baiña gitxienez minuto gozuak pasau doguz Dave Brubeck eta Maddi Oihenarten musikak entzutzen.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Gimme gimme etimologiak lasai´earrian

Abendua 30th, 2008 · No Comments

  Berbak, berbak, berbak… millaka botatzen doguz ahotik egunero, eta gai agorteziña patxadan eta musika ederrakin lagunduta aletzeko. Takian potian erabiltzen doguzen berbak hartu (“algoritmo”, esate baterako: ¿zeiñek ez dau erabiltzen berba hau egunian pare bat dozena bidar? Karnazerixan, txikiteuan…) eta euren esanahi ezkutua edo jatorrizkua deskubriduko dogu alkarrekin. Beste adibide bat: ¿bazenkixan “kaka” berbia [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Badatoz ixilduen olatuak uhin libreetara!

Abendua 26th, 2008 · No Comments

Ixilduak bazterrean itxitxa, historixa ahaldunek idatzi dabelako, ixilduen historixak berak ematen dosku, hain zuzen be, irratsaio hau eta beste hamaika ekimen aurrera eroateko gogua eta indarra. Indar eta gogo hori, olatu formatuan astero plazaratzen saiatuko gara.Olatuak, lekitton, euskal herrixan, eta munduan, edozein tokitxan daozenez horrexegaitxik hartu dogu olatu formatua eta ixena. Holan ba, perspektiba internazionalista, [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irratiak

Aittitta Radugan, aste honetan

Abendua 22nd, 2008 · No Comments

  (Patxitraperon irudi mundiala!) Aste honetan, Sokrates filosofo grekuan emaztiakin zer pasatzen zan ezagutuko dogu; hortaz gain, Patxi Traperok Gabiriako plazan ogixa hartzen dabizen agure zahar biren ikuspegi futuristia izango dogu. Bertsiño jokuan, “Negra sombra” kantua, Rosalia de Castron hitzekin eta Amancio Prada eta Luz Casalen abotsetan: ¡ollo-popian azala jartzeko morokua! ***** Lekittoko Arrakala Irratija [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Euskal Herriko euskalkiak ezagutzeko irratsaioa

Abendua 2nd, 2008 · No Comments

Arrakala irratiak eta Oiartzun Irratiak saio berria estreinatu dute elkarlanean. Saio berriaren izena ‘Oiartzuarren baitan’ da, eta hain zuzen, Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen izen bereko proiektutik datorkiguna da. 2006tik hona, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak ‘Oiartzuarren baitan’ proiektua jarri zuen martxan eta 2008ko udaran aukeztu zuen emaitzaren zati garrantzitsua, hau da, herriko aitona-amonei egindako elkarrizketak on-line jarrita. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Patxitrapero eta Jozulin deunei eskerrak

Azaroa 17th, 2008 · No Comments

Patxitrapero eta Jozulin jaunak irrati ekoizle batendako amama dira. Gaur be, háren burutaziñuak bete dabe Aittitta Raduga saiuan zati majo bat. 300 metrora zeguan sagardotegixan kaso misteriotsua, eta “37 galdera 63 milioi estatubatuarrek esperantzarekin duten kontaktu bakarrari (eta 17 minutu)” olerki bikaiña.  Bertsiño jokuan, Ricardo Queso izeneko croonerrak mambo estiluan kontau deskuz 1972-an Irlandan gertautako [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Aittitta Radugan…

Azaroa 11th, 2008 · No Comments

  Aittitta Raduga saiuan aktualidadian mendetik askatzen segitzen gara. Gaurkuan, Patxitraperon burbuilatxuan sartu gara; gero, marimatraka kritikatzaille baten ipoiña kontau dogu; eta bertsiñuan jokuan, Sandman pertsonaian harittik datozen lau kantu harilkatu entzun doguz: Metallica, Apocaliptica, Richard Cheese eta Andrew Sisters taldien ahotan. ***** AITTITTA RADUGA irratsaiua; aktualidadiari insumisiñua. Lekittoko Arrakala Irratijan (107.7 FM), ewastenero 8.00etan [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irrati albisteak