Gainean dugu Martxoak 8. Hori dela eta ikuskizuna izango da Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Kantua, bertsoak, antzerkia, olerkiak, pintura, probokazioa… eta dantza. Ikuskizuna zihurtaturik izango da larunbat gauean 11ak aldera eta gonbita luzatuta, emakumeen eguna modu berezian ospatu nahi duen ororentzat.
TXAKOLINA KULEROTAN
Otsaila 25th, 2008 · No Comments
Atala: Herri albisteak
Arraio Irratiak urte bat belarriak berotzen
Maiatza 21st, 2007 · No Comments
Arraio irrati askeak Maiatzaren 20an lehenengo urtea bete du FMko uhinetan barrena Zarauzko Putzuzulo gaztetxetik emititzen. Arazoak arazo eta oztopoak oztopo, indarrez jarraitzen dugu eta jarraituko dugu aurrerantzean ere. Indarrak hartzeko eta urtemuga ospatzeko irratiko kideok entzuleekin ospatuko dugu MAIATZAREN 26an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Goizean goiztik hasiko gara herria esnatzen DIANArekin. Irratiak gidatuta MIMOAK izango ditugu goiz guztian zehar Zarauzko auzo denak [...]
Atala: Irrati albisteak
Kartzelen aurkako ihardunaldiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.(Apirilak 16-22)
Apirila 17th, 2007 · No Comments
Apirilak 16, astelehena: Zubietako makrokartzelari buruzko hitzaldia Arrats kolektiboaren eskutik.Apirilak 17, asteartea: EH-ko kartzelen eta emakume presoen egoera Salhaketaren eskutik.Apirilak 18, asteazkena: Hegoamerikako kartzelen egoera, Cruz Negra Anarquista-ren eskutikApirilak 19, osteguna: Eskal preso politikoen inguruko hitzaldia, askatasunako kide bat, abokatu bat eta preso ohi baten eskutik. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:30etan izango dira. Apirilak 20, ostirala: [...]
Atala: Arrosa
“Txiliku” Erantzun puntuari irratsai
Apirila 12th, 2007 · No Comments
Jesus Mari Olaizola “Txiliku” idazle zarauztarra izango dugu Erantzun puntuari astearteroko kultur irratsaioan. Atera berria du bere azken lana, “Bizitza eredugarriak” narrazio liburua. Kontu hauek eta gehiago entzuteko parada beraz, apirilaren 17 an arratsaldeko zortzietatik bederatzietara FM-ko 99.3an.
Atala: Arrosa
Kontzertuak Putzuzulo Gaztetxean
Otsaila 28th, 2007 · No Comments
Gainean dugu MARTXOAK 8, emakumeen nazioarteko eguna. Hori dela eta, emakumeen musika eta ahotsez gozatzeko aukera ematen duen Arraio irratiko Amatista irratsaioak punk kontzertuak antolatu ditu. Egun bertan izango dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, arratsaldeko 20.30etan hasita eta neskez osatutako bi talde izango ditugu. Batetik Eibartik datorren BRIDA taldea, eta bestetik Amurrioko DALE WELTA. Aukera paregabea beraz, Zarautza hurbiltzen zaretenontzat [...]
Atala: Arrosa