Nazio plaza mintzagai aste honetako Irauli Uhinaken

Ekaina 3rd, 2008 · No Comments

> Irauli Uhinak | Larunbatean ospatuko da Iruñean Nazio Plaza ekimena. Goizeko hamarretatik aurrera herritarren foroak izango dira eta hamaiketan hasiko da plaza ekimena. Bazkalostean martxa nazionala deitu dute Golem zinemetatik (17:30ean). Irauli Uhinaken Nazio Eztabaida Guneko Eneko Compains gonbidatu dugu ekimenaren nondik norakoak azaltzeko.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

AHTren obrak hasi dituzte Goierrin

Maiatza 20th, 2008 · No Comments

Aste honetako Irauli Uhinak irratsaioan Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana-ko Jonerekin hitz egin dugu. Izan ere, pasa den astean hasi zituzten Ordizia eta Beasain artean trentzarra egiteko lanak. Datorren iganderako (maiatzak 25) martxa deitu dute obretara, Ordiziatik abiatuko da martxa 12:00tan. Entzun elkarrizketa Irauli Uhinak irratsaioan, zure herriko irrati librean edo Irauli Uhinak-en orrian.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak

“Ideia Zabaldu” autonomiaren aldeko dinamika aste honetan Iraulin

Martxoa 11th, 2008 · No Comments

Aste honetako Irauli Uhinak irratsaioan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberorako autonomiaren alde antolatu den gazte dinamika berria ezagutu dugu, “Ideia Zabaldu”. Gainera Federido kazetari espainiar “izarra” elkarrizketatu dugu gurean… ikaragarria! Brikolaje sexuala eta Amaia Agirreren asteko bertso-kronika ere izan dira.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua hizpide 2008ko lehen Irauli Uhinaken

Urtarrila 10th, 2008 · No Comments

Urtea hasteko etxebizitza eskubidearen alde ostiralerako eta larunbaterako deitu diren mobilizazioak izan ditugu hizpide. Urtarrilaren 11 eta 12 honetarako hainbat mobilizazio deitu dituzte gaztetxe eta gazte asanbladek eta etxebizitza eskubidearen alde lanean diharduten eragileek. Mobilizazio nagusiak: ostiralean BILBOn 19:30ean Guggenheimetik, ZARAUTZen 20:00etan Udaletxe plazan eta Iruñean 19:00etan Ezkaba plazan; larunbatean 13:00etan Gasteizen Artiumetik.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak

Kaskagorri eta Gaztesarearen auzipetzea aste honetako Irauli Uhinaken

Urria 25th, 2007 · No Comments

Gure zilborrari begira egoten ohituak gaude baina aste honetan Daniel Portero deituriko batek behartu gaitu horretara. Kaskagorrikoek euren konpartsako hainbat kide presori egindako omenaldia dela eta “terrorismoa goraipatzea” eta “biktimak umiliatzea” leporatzen diete Auzitegi Nazionalean konpartsari berari eta Gaztesareari, kaskagorri.org domeinua Gaztesarean ostatatua dagoelako. KAS freskagarriaren kutxak txoznan izatea “terrorismoa goraipatzearen froga” gisa aurkeztu dute. […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Igotako programak

Irauli Uhinak berriz antenan!

Urria 18th, 2007 · No Comments

Udarako nagiak astindu ezinda ibili gara Irauli Uhinaken, baina azkenean hemen gaude, beste ikasturte batez kaka emateko prest. Hirugarren saioa grabatu dugu aste honetan, lehenean Ibarretxe planaz aritu ginen eta azken bietan faxistak izan ditugu hizpide.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak · Irratiak

Mexikoko irrati libreak ezagutzen ari da Askapenaren brigada

Uztaila 11th, 2007 · No Comments

Kronika honetan Mexikoko brigadak leku ezberdinetan topatutako irrati libreei erreparatu dio. Bakoitza nola sortu zen, zertan ari diren, nola funtzionatzen duen… Bide horretan agertzen da tartekatua Gobernuaren errepresioa, desalojoak, egungo egoera… eta nola ez ‘La Otra’ kanpaina, besteak beste, hain zabala, anitza eta konplexua den Mexikoko ezker eta beheko mugimendu, irrati libre, kolektibo eta aberren […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak · Irratiak

SEGI: “Gure eskubideak berreskuratzeko une aproposenean gaude”

Ekaina 14th, 2007 · No Comments

Irauli Uhinak irratsaioan Segirekin hitz egin dugu aste honetan ETAren iragarpenaren ostean sotzen den egoera aztertzeko. Segiren ustez ez da etsipenerako garaia, aukera guztiak zabalik ikusten ditu. Ezker abertzaleak bere proiektua albo batera utzi duela dio gazte antolakundeak, “minimo demokratikoei helduz, gatazkaren konponbidea delako lehentasuna”. PNVri galdegin dio bere militanteei azal diezaiela autonomia proposamenari ezetz […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Igotako programak

G-8ra joan gara aste honetako Irauli Uhinak irratsaioan

Ekaina 5th, 2007 · No Comments

Xirika eta Gaztesarea ere G-8ko ekimenetan parte hartzen ari dira eta Xirikako Aitorrekin Alemaniara joan gara hango giroaren berri jasotzeko. Hemen duzue handik idatzitako lehen kronika eta eurekin izandako lehen mintzaldia. Aste osoan zuen herriko irrati librean entzun ahalko duzue elkarrizketa.
Entzun elkarrizketa: [mp3 |ogg]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Irrati albisteak

Ostegunerako jarri diote “desalojo epea” Idiazabalgo etxe okupatuari

Maiatza 24th, 2007 · No Comments

Bigarren aldiz iritsi zaio desalojo agindua Idiazabalgo Txomenane etxe okupatuari. Oraingoan ez dago helegiterik aurkezteko modurik eta ostegunerako ezarri diote desalojo eguna. Mobilizazioak iragarri dituzte txometarrek.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak