Hala Bedi irrati eta Gasteizko gaztetxearen urtebetetze jaia

Iraila 24th, 2008 · No Comments

Urriaren 11an Gaztetxearen 20. urtemuga eta Hala Bediren 25. urtemuga ospatzeko egun osoko jai eguna antolatu da. Goizetik gaberarte hainbat ikuskizun, emanaldi, kontzertu, dantza, pelota partidu,  jolas, tailer, ibilbide historiko eta bazkari herrikoia izango dira besteak beste.
Irratigintzari dagokionez, USB_FMirrati antenak deituriko ikastaro interesgarria izango da goizeko 11etatik aurrera. Nahi duenak parte hartu dezake, gonbidapena egina […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Hala Bedi irratiak bazkide kanpaina martxan jarri du

Apirila 24th, 2008 · No Comments

Hala Bedi irratiak bazkide kanpaina martxan jarri du bere 25. urtemugan, ekonomikoki independiente izaten jarraitzeko. Prentsaurrekoa Hala Bedi Tabernan izan da, independentzia ekonomikoa bermatzen duen beste diru iturri baten eremua.
Hala Bediko bazkideak (Halabelarriak) dira irratia ekonomikoki mantentzen dutenak, Halabelarriak irratiko diru sarreren %60 baino gehiago suposatzen dute. Gaur egun 600 bazkide inguru ditu Hala […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Hala Bediko Jardunaldien bideoa

Martxoa 5th, 2008 · No Comments

Hemen daukazue ikusgai otsailaren 29an eta martxoaren 1ean Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean eginiko jardunaldien bideoa.

http://www.youtube.com/watch?v=5kFb6_sdlyw

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Zine Melita kazetari kurdu alemaniarra Hala Bediko jardunaldietan

Otsaila 29th, 2008 · No Comments

Asteburu honetan izan behar diren Hala Bediko jardunaldien barruan, gaur Zine Melita kazetaria izango dugu. Zine Melitak alemanian publikatzen den Yeni Ozgedikour Politika egunkariko kazetaria da, egunkari honek duela hiru urte Alemaniako poliziak itxitako Ozgur Politika ordezkatzen du. Europako egunkari kurdu bakarra da.
Ozgur Politika egunkaria 1994an sortu zen. Alemanian komunitate kurdu oso handia dago, milioi […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Komunikazio alternatiboaren jardunaldiak Hala Bedin

Otsaila 22nd, 2008 · No Comments

Hala Bedik 25 urte ospatzen ditu aurten eta hainbat gauza antolatzen ari gara, besteak beste jardunaldi hauek. Hala Bedi irratiak otsailaren 29 eta martxoaren 1ean komunikazio alternatiboaren inguruko jardunaldiak antolatu ditugu Gasteizen.
Jardunaldietan batez ere komunikabide alternatiboen bilakaera eta eragin soziala aztertu nahi da. Aldi berean irrati uhinen frekuentzien inguruko legedi berriaren […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Egunkariaren itxieraren inguruan Txema Auzmendiri elkarrizketa

Otsaila 20th, 2008 · No Comments

Bost urte pasa dira Egunkaria itxi zutenetik eta itxiera eta ondorengo bost urteetan prozesuak izan duen bilakaeraz Txema Auzmendi auziperaturekin hitz egin dugu. Txema Auzmendi Egunkaria SA-ko administrazio kontseiluko idazkaria zen eta gaur egun bere aurka 14 urteko espetxe zigor eskaera dago.
Gaur egun AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio gisa agertute, Guardia Zibilaren […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Elkarrizketak

Osteguneko greba dela eta jarraipen berezia egingo da Hala Bedi irratian

Otsaila 13th, 2008 · No Comments

Osteguneko grebaren jarraipen berezia egingo da Hala Bedi irratiko goizeko Suelta La Olla magazinean eta arratsaldeko Zebrabidea euskarazko magazinean. Korrespontsalen bidez kaleko mobilizazioei buruzko zuzeneko informazioa emango da. Edozein informazio emateko irratiko erredakzioaren telefonoa hau da: 945 12 88 55 .
Araban, grebaren berri edukitzeko Hala Bedi sintonizatu.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Txorimaloek Gasteiz hartu zuten

Otsaila 5th, 2008 · No Comments

Asteburu honetan Gasteizen bizitakoa ikaragarria izan zen, Hala bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak 25 eta 20 urte eta gero bizi bizirik daudela erakutsi baitzuten. Larunbatean 250 txorimalo desfilatu zuten, igandean 50 txorimalo, azken hauek dena txapeldunen moduan dena emanez.
Ihauteriak eta gero nekatuta baina ikusitakoarekin gerora begira ilusioz topera horrela dabiltza gure txorimaloek. hemen […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Txorimaloak kalera aterako dira asteburu honetan

Urtarrila 31st, 2008 · No Comments

Asteburu honetan ihauteriak dira eta Gasteizen Hala Bedi irratia eta Gaztetxea karroza bateratuarekin irtengo dira. Txorimaloz jantzirik pizti hegodunak uxatuko dituzte, autogestioa eta asanblada arma gisa harturik. 20 eta 25 urte betetzen dituzte Gaztetxeak eta Hala Bedik, eta hori ospatzeko urtean zehar hainbat gauza egingo dituzte urte osoan zehar. Besteak beste iñauteritan karroza bateratua […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak

TXORIONAK! 20 urte okupatzen, 25 urte komunikatzen

Urtarrila 24th, 2008 · No Comments

Ostegun honetan Hala Bedi eta Gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute aurtengo urtean biek batera urtemuga ospatu behar bait dute. Hona hemen Gazteizko txorimaloaren istorioa:
Hor izan dira beti, txikitatik kuriositatez begiratu izan ditugun panpina berezi horiek. Botoiz egindako begi parea, lastoz betetako sabela, nonbait aurkitutako kapela buruan dutela. Ideia sarez jantziak, ortuetako babesle […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak