Urte askoan transnazionalek Txile eta Argentinako estatuen laguntzaz maputxe herriaren lurrak lapurtu eta esplotatu dituzte. Maputxeek bi estatuen errepresioa jasan dute urte luzez.
Beren lurren aldeko borroka gogorrean daude maputxeak. Patricia Troncosok 3 hilabete bete ditu gose greban eta karabineroek Matias Catrileo gaztea tiroz hil zuten maputxeen lurraren aldeko borrokan (enpresari batek lapurtutako lurra […]
Maputxeen aldeko elkartaratzea Gasteizen
Urtarrila 18th, 2008 · No Comments
Atala: Herri albisteak
Mikel Ayerbek Miren Agur Meabe “ekarri” zuen Zaharrak Berri irratsaiora
Urtarrila 17th, 2008 · No Comments
Mikel Ayerbe hilabetean behin etortzen zaigu Zaharrak Berri irratsaiora. Bere “Litatur Zuloan” literaturi buruz jarduten du eta oraingoan Miren Agur Meabe idazlea izan du aipagai. Idazlearen Urtebete itsasargian eta Azalaren kodea liburuak izan zituen ardatz aurreko hilabeteko irratsaioan.
Urtebete itsasargian gazteei zuzenduriko nobela da. Istorioa 1936ko gerra zibilean dago kokaturik eta gazte baten bizipenak […]
Atala: Audio Artxiboak · Irrati albisteak
Militarrak eta lurren negozioa
Urtarrila 14th, 2008 · No Comments
Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri irratsaioan talde antimilitaristako kideak elkarrizketatu zituzten. Izan ere, duela egun gutxi batzuk Gasteizkoak talde antimilitaristak liburu bat aurkeztu zuen militarrek lurrekin dituzten negozioei buruz.
Araka y Desamparadas, historia de un expolio liburuan besteak beste azaltzen da nola Estatuaren jabetzakoak diren lur gehienak militarren esku dauden eta ondare […]
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak
Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea ihauterietan karrozan irtengo dira
Urtarrila 14th, 2008 · No Comments
Gasteizko bi elkarteen urtemuga da 2008an eta hori ospatzeko hainbat gauza egin behar dituzte urte osoan zehar. Ihauteriak otsailaren 2 eta 3an izango dira, eta lan berezia egingo da bertan. Hala Bedi eta Gaztetxeko kideak ihauterietan txorimaloz jantzi eta karrozan irtengo dira, Gasteiz inguruko txori txarrak uxatzeko (politikariak, poliziak, apezpikuak…).
Karrozan parte hartzen […]
Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak
Hala Bediren inguruan Berriakoek eginiko bideoa
Urtarrila 8th, 2008 · No Comments
www.berria.info-n sartu ezkero, bideo atalean, Hala Bediren inguruko bideoa ikusi ahal dozue. Guk beraien orritik hartu eta hemen ere jarri dogu, eskerrik asko Berria-ko Lara-ri eta Txorionak eginiko bideoarengatik.
http://www.berria.info/aurrerapenak/bideoak/bideoa145.flv
Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Irrati albisteak
Txorionak! Hala Bedik 25 urte, Gaztetxeak 20
Urtarrila 1st, 2008 · No Comments
Aurten autogestioan eta asanbladan oinarrituriko Gasteizko bi elkarte hauek urtemuga ospatzen dute. Hala Bedi 25 urte komunikatzen eta Gaztetxea 20 urte okupatzen. Herri mugimenduaren tresna diren irrati eta gaztetxeak urteak batera ospatuko dituzte. Hala Bedi eta Gaztetxea elkarlanean arituko dira hainbat gauza antolatzeko asmoz. Besteak beste aurtego ihauterietan elkarrekin irtengo dira karroza berean.
Bi elkarteek […]
Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak
Hala Bedin kontzertua Gasteizko gaztetxean
Abendua 28th, 2007 · No Comments
Ostiral honetan, Gasteizko gaztetxean arratsaldeko 8etatik aurrera Hala Bedi irratiko Pa Amb Tomaká irratsaio anarkopunk-ak kontzertua antolatu du hardcore munduko hainbat taldekin. Taldeak Burgosko Still Life eta Mort Subite, Logroñoko Habemus Kaos eta Gasteizko Nada X Liberar izango dira. […]
Atala: Irrati albisteak
Antena ordaintzeko gabon gabean irekirik
Abendua 20th, 2007 · No Comments
Hala Bedin antena berria behar da, aurreko antena zaharkitua geratu bait da. Gasteizko zenbait lekutan oso gaizki entzuten da Hala Bedi eta hori konpondu nahiean antena berria ipintzeko asmoa dago. Antena berri honekin orain arteko arazoak konponduko liratezke, Hala Bedi behar bezela entzunez Gasteiz osoan.
Antena berriak ordea diru inbertsio handia eskatzen du, hori biltzeko asmoz […]
Atala: Irrati albisteak
Hala Bediko korrespontsala atxilotua AHTaren aurkako ekintzan
Abendua 14th, 2007 · No Comments
Asteazken honetan AHT-gelditu Elkarlaneko kideek Gasteizko zubi batetik zintzilikatu ziren larunbat honetako Arrasateko manifestaziora joateko deituz. Bi kide zintzilikatu ziren, AHT GELDITU/ 15EAN DENOK ARRASATERA zioen pankarta handi batekin. Behean ekintzan parte hartzen ez zuten kideak zeuden, besteak beste argazkiak ateratzera joana zen Hala Bedi irratiko korrespontsala.
Ertzainak agertu eta zubian zintzilik zeuden kideak atxilotzeaz gain, […]
Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak
AHTaren inguruko irratsaio berezia Hala Bedin
Abendua 10th, 2007 · No Comments
Abenduaren 15ean Arrasaten AHTaren aurka egin behar den manifestazioa dela eta aste honetan zehar Hala Bedi Irratian hainbat elkarrizketa egingo dira AHTaren inguruan, bai gaztelerazko bai euskarazko magazinetan eta baita
beste irratsaio batzuetan ere, adibidez No te Salves-en. AHT Gelditu-Elkarlanak deitutako manifestaziorako kuinak ere entzungai dituzue Hala Bediko uhinetan eta nola ez www.halabedi.org -en.
Honetaz gain ostegun honetan AHTaren inguruko […]
Atala: Irrati albisteak