AHTaren inguruko irratsaio berezia Hala Bedin

Abendua 10th, 2007 · No Comments

Abenduaren 15ean Arrasaten AHTaren aurka egin behar den manifestazioa dela eta aste honetan zehar Hala Bedi Irratian hainbat elkarrizketa egingo dira AHTaren inguruan, bai gaztelerazko bai euskarazko magazinetan eta baita beste irratsaio batzuetan ere, adibidez No te Salves-en. AHT Gelditu-Elkarlanak deitutako manifestaziorako kuinak ere entzungai dituzue Hala Bediko uhinetan eta nola ez www.halabedi.org -en. Honetaz gain  ostegun honetan [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Hala Bedi Bertxoko irratsaioaren bertso finala

Azaroa 30th, 2007 · No Comments

Hala Bediko Bertxoko irratsaioa zuzenean asteazkenero arratsaldeko 8etan entzun daiteke. Bertan bertsolaritza dute hizpide eta umorea beti dago presente. Irratsaioko kideek Bertxoko Sariketa antolatu dute. Orainarte Arabako hainbat herritan bertso afariak antolatu dituzte kanporaketak egiteko, eta asteburu honetan finala izango da Gasteizen.    Hemen BERTXOKO SARIKETA 07KO finalistak: JOKIN LABAYEN (Arrasate) ENERITZ ARTETXE (Azkoitia) MANEX AGIRRE (Aramaio) MAINDI MURUA (Azkaine) IÑAKI VIÑASPRE (Abetxuko) [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irrati albisteak

Bertxoko sariketa aurrera!!

Azaroa 21st, 2007 · No Comments

  Bigarren pausoa emana dago. Larunbat honetan Etxabarri-Ibiñan burutu zen Bertxoko sariketako bigarren finalaurrea; bertan Manex Agirre, Ander Solozabal, Hodei Lpz. de Arkaute, Maindi Murua, Lander Ibarluzea eta Jagoba Apaolaza lehiatu ziren Garazi Erizen esanetara. Aurrekoan bezala umorea eta giro ona izan ziren nagusi afaldu zein afalostean. Hona hemen zati txiki bat entzungai (gogoratu gehiago [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak

Hala Bedi irratiaren tabernak itxura berritua du

Azaroa 15th, 2007 · No Comments

Aurreko aste osoa obretan egon ondoren aurreko larunbatean inauguratu zen itxuraz aldatutako taberna.  Gasteizko aiztogile kalean dagoen Hala Bedi Tabernak berrikuntza obrak egin ditu itxura berria erakutsiz. Itxura berriarekin garai berrietara egokitzeko nahia dago, bezeroari zerbitzurik hoberena eskaintzeko asmoz. Emisiorako ikur nagusi den mendi tontorreko antena da irudi berriaren protagonista berria. Gogoratu astelehenetik ostiralera krep [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Hala Bediren 25. urtemuga ospatzeko lantaldea sortu da

Azaroa 9th, 2007 · No Comments

2008an Hala Bedi irratiak 25 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko lantaldea sortu da irratian. Asteartero arratsaldeko 7etan biltzen dira irratian bertan eta edozein pertsona hurbil daiteke laguntzera. Urte osoan zehar gauza ezberdinak antolatzeko nahia dago, baina horretarako oraintxe hasi behar da lanean. Oraingoz ezin da gauza gehiegi aurreratu baina ideia ugari omen daude urtebetetzea behar bezela [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Kashbad,Mahatsondoa, Gasteizko Gaztetxea eta Hala bedi

Azaroa 1st, 2007 · No Comments

Ia aste bat pasa da aurreko ostiralean ikaragarrizko kontzertua ikusi genuenetik. Mahatsondo eguna (Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko eguna) bukatzeko ezinhobeagorik ez, Kashbad-en kontzertua Gasteizko Gaztetxean. Hala Beditik erronka berri bati heldu nahi genion, lehenengo aldia izango baitzen emisio bat(estudioetatik kanpo ) internetetik burutzen genuela,  eta honi gehitu nahi genion bideo streaming-a. Lortutakoarekin pozik gaude [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Arrazakeriaren jatorri ideologikoari buruz

Urria 29th, 2007 · No Comments

Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri irratsaioan mundu mailako egungo gatazken jatorri historikoa bilatzen duen Oier Imazek arrazakeria izan zuen hizpide azken irratsaioan. Azken urte hauetan Suitza, Suedia, Frantzia eta beste Europako hainbat estatutan eskuin muturreko alderdiek indarra hartzen ari dira. Alderdi hauek gero eta modu agerikoan pentsakera arrazista bultzatzen dute. Oierren arabera historikoki teoria arrazistek [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketa berriak · Irrati albisteak

Hala Bediren parrilla berriaren aurkezpen jaia

Urria 24th, 2007 · No Comments

Hala Bediren kurtso honetako programazioa luzatu egingo da eta egunero goizeko 8etatik gabeko 4ak arte iraungo du. Aurten aldaketa nagusiak franja batzuen sorrerarekin lotu ditzakegu. Astelehenik ostiralera goizeko 8etatik 9etara haur eta gaztetxoentzako hainbat irratsaio ipiniko dira gozaltzen duten bitartean entzun dezaten. Bestetik aurtengo berrikuntzetako bat eguerdiko franja musikalarena izango da, 14:00etatik 16:00etara hainbat musika saio [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irrati albisteak

Hala Bediko Zebra Bidea berriro martxan

Urria 18th, 2007 · No Comments

Hala Bedi irratiko Zebra Bidea euskarazko magazinea aste honetan hasi da emititzen. Lan talde eraberrituarekin eta ordutegi berriarekin dator aurtengo Zebra Bidea. Irratsaioko aurtengo lan taldean 12 kide inguruk parte hartzen dute, txandaka lan eginez. Kultur magazin honek 30 kolaboratzaile inguru ditu eta Euskal Herriko aktualitateaz jarduten du. Hala ere Arabar gaiek garrantzia berezia dute eta horretarako [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Gazte Taupadak lehen irratsaioa egin du

Urria 9th, 2007 · No Comments

Hala Bedi irratiko Gazte Taupadak irratsaioak kurtsoko lehen irratsaioa egin du. Irratsaioak gazte ikuspuntutik egiten du lan eta gazte problematikak jorratzen dituzte. Jendarteaz eta politikaz gain beti dago literatura, musika eta kulturaz orokorrean hitz egiteko aukera. Irratsaioa astelehenetan gabeko 9etatik 10etara emititzen da Hala Bedi uhin askeetan. Aste honetan Batasuneko mahai nazionalaren atxiloketen inguruan hitz [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketa berriak · Irrati albisteak