Igor Portu lesakarraren tortura testigantzaren grabazioa

Otsaila 22nd, 2008 · No Comments

Infozazpi irratiak Igor Portu lesakarrak, Donostiako ospitalean ingresaturik zegoela, haren tortura salaketa ikertzen ari den epaileari egindako aitortza eskuratu du. Bertan, atxiloketa nolakoa izan zen eta ospitaleratu arte zer gertatu zen kontatzen du xehetasunez. Gaur, gazte lesakarraren atxiloketan parte hartu zuten 8 guardia zibil ari dira inputatu gisa deklaratzen Donostiako epaile beraren aitzinean.
Porturen lekukotza

[Irakurri gehiago →]

Atala: Audio Artxiboak

Donostiako Revolutionary Brothers bikotea ezagutzeko parada ezin hobea

Urtarrila 18th, 2008 · No Comments

Aritz Usandizagak Infozazpiko Sound System musika saioan Revolutionary Brothers Sound System taldeko Unai eta Iker anaiak elkarrizketatu ditu. Rev. Brothers Donostiako sound systema da eta Euskal Herrian jamaikar musika zabaltzeko helburua dute. Reggae musikaren zaletu amorratuak dira eta festak antolatzen dituzte nonahi. Saioan Euskal Herrian reggae musikaren egoeraz, antolatzen dituzten jaiez eta orohar, jamaikar musikaz […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Igotako programak

Alberto Iglesias konposatzaile Donostiarrak Afghanistanen girotutako “The Kite Runner” filmarako egindako soinu banda entzungo dugu Hegoaldeko Ostatuan

Urtarrila 7th, 2008 · No Comments

Hegoaldeko Ostatuaren 77garren atala disko berriz josita dator. Alde batetik Bob Brozman gitarra jole umoretsuaren azken lana - “lumiere” - aipatuko dugu eta haren slide gitarrarekin gozatuko dugu. Horretaz gain Mercan Dede turkiar musikari ezagunaren “800” azken lana ere entzungo dugu. Azken honetan musikari sufiak beste eragin batzuk erakutsiko ditu, halanola fanfare musika.

Gainera Alberto Iglesias […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irrati albisteak

Balin klima aldaketari buruzko goibilerak akordioa utzi du… zerbaitetarako?

Abendua 17th, 2007 · No Comments

Asteburu honetan bukatu da NBEk Balin antolatutako klima aldaketaren aurkako gailurra, Kyotoko protokoloa berritu asmo duena. Azken unean, gailurra porrotean amaituko zela zirudienean, akordio berri bat hitzartu dute han bildutako estatuek.
Ezkor agertu da, ordea, Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kidea Infozazpiko Kale Gorrian magazinean. Bere aburuz, klima aldaketaren aurka borrokatzeko herrialde aberatsenen hazkunde eredua jarri […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Podkaraz, euskarazko podcast erakustaldiko emaitza

Abendua 11th, 2007 · No Comments

Infozazpi irratiak, UEUrekin eta EHUko irrati tailerrarekin lankidetzan, Podkaraz euskarazko podcasten erakustaldia antolatu zuen joan den udaberrian. Epaimahaiak eman du haren iritzia.
1. MacMikel: Western bat. Txoroa. John Fordi eta Quentin Tarantinori omenaldi txiki bat.
2. Ostatuko mamua: Joseba Sarrionandiak ‘Ni ez naiz hemengoa’ liburuan idatzitako ipuinaren soinu moldaketa.

3. Amuma: “Nire amumak bere bizitza laburbildu zuen, eta […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Gaur, Katuk Morun saioan…

Abendua 5th, 2007 · No Comments

Sintonia estreinatuko du gaur Infozazpi irratiko Katuk Morun musika saioak. Adi, norena den asmatzen dutenen artean disko bat zozketatuko baitugu datozen asteetan. Hurrengo saioan izango duzue datu gehiago. Gaurko saioan, besteak beste, Bill Callahan, Surfin Kaos, RED, Bettye LaVette, Joseba Irazoki, Nick Cave & Bad Seeds, The Felice Brothers, Edwyn Collins, Black Lips eta Devendra […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Igotako programak

Infozazpik webgune berritua du gaurdanik

Abendua 5th, 2007 · No Comments

Entzuleekin elkarrekintza handiagoa eta podcast eskaintza zabala ditu blog itxura hartuko duen gune berrituak
Abenduarekin batera jantzi berria estreinatuko du Infozazpi irratiak. Gune osatuago eta biziagoa eskaintzeko asmoz egin da aldaketa, diseinu modernoagoa eta iristerrazagoa izateaz bat.
Izan ere, orain artekoa gunea motz samar geratu da irratiak azken urtebetean izan duen garapen garrantzitsuari erantzuteko, besteak beste, programazio […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Burdinola: metal musikaz guztia jakin nahi, eta euskaraz?

Iraila 20th, 2007 · No Comments

Infozazpiko gaueko musika ortzadarrak kolore bat gehiago izango du denboraldi berrian, musika estilo bakoitzeko berrikuntzak eta albisteak ezagutzeko parada ematen duen programa-eskaintza are zabalagoa izango baita irailaren 20tik aurrera. Hastera goazen denboraldi berriko izarra Burdinola saioa da, metal doinuen nobedadeak jorratuko dituen saioa. Gure artean horren ugari diren metal jarraitzaileek pozik hartuko dute berria, ezbairik […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Jarraitu Ertz jaialdia zuzenean Infozazpi irratiaren bidez

Iraila 10th, 2007 · No Comments

Adierazpide esperimentalean ari diren nazioarteko artistak bilduko ditu aurten ere zortzigarrengoz Nazioarteko Bertze Musiken jaialdiak. Asteburuko ekitaldiak erretransmitituko ditu Infozazpik

Badator berriro ere ERTZ bertze musiken jaialdia eta Infozazpi irratiak ez du hutsik egin nahi izan musika esperimentalean aitzindari den hitzordu honetara. Dagoeneko hamarreko muga psikologikotik hurbil, antolatzaileek ez dute
ukatzen abentura honi ekin ziotenetik ikuspegia […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Ingurumen gatazken behatokia

Ekaina 19th, 2007 · No Comments

Nazio Eztabaidaguneak publiko egin duen proposamen berritzaileaz solasean ariko dira asteazken honetan, Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean: ingurumen gatazken behatokia. Proposamen hori zertan datzan eta zertarako balioko duen azalduko du Eneko Compains Nazio Eztabaidaguneko programazio arduradunak.
Bestetik, A63 autopistari hirugarren erraila eransteak ekarriko dituen ondorioen aurrean kezkati, batzar orokorra egingo dute gaur Lurra Zain elkartekoek Angelun. […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak