Ingurumen gatazken behatokia

Ekaina 19th, 2007 · No Comments

Nazio Eztabaidaguneak publiko egin duen proposamen berritzaileaz solasean ariko dira asteazken honetan, Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean: ingurumen gatazken behatokia. Proposamen hori zertan datzan eta zertarako balioko duen azalduko du Eneko Compains Nazio Eztabaidaguneko programazio arduradunak. Bestetik, A63 autopistari hirugarren erraila eransteak ekarriko dituen ondorioen aurrean kezkati, batzar orokorra egingo dute gaur Lurra Zain elkartekoek [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Estanis Etxaburu Kale Gorrian

Ekaina 12th, 2007 · No Comments

Asteazken honetan Estanis Etxaburu Etxerateko heleduna izango da Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazineko gonbidatua. Euskal preso politikoen egoeraz, Iñaki de Juanaren kasuaz eta pasa berri diren hauteskundeetan alderdi politikoei presoen eskubideen urraketen aurrean konpromisoak hartzeko egindako eskaerak jaso duen erantzunaz galdetuko dio Martin Garitanok, udal berriak osatzear dauden honetan. Bestetik, Ebroko Ur Konfederazioak Esa eta [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Kaleko Mobida, Oi! eta Punk musikaren bazterra

Ekaina 7th, 2007 · No Comments

Asko dira gure herri deabru honetan Oi! eta Punk zaleak, zorionez! Eta zorioneko daude guztiak: euskal oi! eta punk mobidak badu merezi duen tokia Infozazpi irratiaren musika ortzadarrean! Gezurra badirudi ere, munduak makina bat itzuli eman ditu musika hutsa baino askoz gehiago den mugimendu honi izena eman zion abesti harren doinuak lehen aldiz entzun zirenetik. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Miguel Buen izango da Kale Gorriko gonbidatua

Maiatza 31st, 2007 · No Comments

Miguel Buen Gipuzkoako PSEko burua elkarrizketatuko du gaur Martin Garitanok Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean. EA eta EB-Aralarrekin batera Gipuzkoako Aldundia eskuratzeko agertu duten asmoaz galdetuko dio kazetariak. Magazinaren bigarren tartean, Itziar Arteagaren eskutik, iganderako Ondarroan antolatu duten EAEko eskola publikoaren jaiaren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Josu Etxaburu koordinatzailea elkarrizketatuko baitu. Topaguneak Donostian antolatu duen [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Hauteskundeei buruzko saio berezia egingo du astelehenean Infozazpik

Maiatza 25th, 2007 · No Comments

Goizeko Kale Gorrian gaurkotasun magazinak udal eta foru hauteskundeetako emaitza errealak aztertuko ditu analistekin eta alderdi politikoetako gonbidatuekin Astelehenean, Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinak luze eta zabal aztertuko ditu hego Euskal Herrian bezperan izandako udal eta foru hauteskundeen emaitzak. Martin Garitano kazetariak gidatuko du ordu eta erdiko iraupena izango duen saio berezi hori, eta goizeko [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

EAEko irakaskuntza publikoko greba aztergai

Maiatza 23rd, 2007 · No Comments

Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoan sindikatuek deitu dituzten greba eta mobilizazioen zergatiak sakon aztertu nahi ditu. Horregatik, Itziar Arteaga kazetariak deitzaileen artean dauden LAB sindikatuko eta STEILAS sindikatuko kide bana elkarrizketatuko ditu. Goizeko 9etatik aurrera, Infozazpiren sintonian!

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Jone Goirizelaia abokatua Kale Gorrian

Maiatza 8th, 2007 · No Comments

Bihar, asteazkena, Jone Goirizelaia Abertzale Sozialisten Bilboko zerrenda buru eta hautes-elkarte horien aurka Espainiako epaitegietan irekitako prozeduran abokatu dena gonbidatu du Martin Garitanok. Besteak beste, une honetan Epaitegi Konstituzionalean aurkezturik duten helegitearen nondik norakoez galdetuko dio. Magazinaren bigarren orduan, berriz, Donostian zabaltzear dagoen Kafe Antzokiaren egitasmoa zuzen-zuzenean ezagutuko dugu Ibon Mitxelena bultzatzailearekin. Bilbon bizikletaren alde [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Iñigo Urkullu, ostegun honetan, Kale Gorrian

Apirila 25th, 2007 · No Comments

Euzkadi Buru Batzarreko bozeramailea elkarrizketatuko du Martin Garitano kazetariak Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean. Egoera politikoaz galdetuko dio Garitanok EAJko buruzagiari. Bigarren orduan, berriz, unibertsitatea izango du hizpide Itziar Arteagak. Lehenik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretza aukeratzeko egin den lehen itzuliko emaitzak aztertuko ditu gonbidatu batekin. Bestetik, Euskal Unibertsoak Donostiako fakultatean antolatu duen aldarrikapen egunaren nondik [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Unai Ziarreta gonbidatu eta energia nuklearra mintzagai, bihar, Kale Gorrian

Apirila 17th, 2007 · No Comments

Bihar, asteazkena, Eusko Alkartasunako antolakuntza idazkari Unai Ziarreta izango da Infozazpi irratiko gaurkotasun magazineko gonbidatua. Prozesu politikoaren egoeraz eta ate joka daukagun hauteskunde deialdiaz galdekatuko du Martin Garitano kazetariak magazineko lehen orduan. Bigarren orduan, berriz, LAB eta Ipar Hegoa antolakundeek energia nuklearraren aldeko kanpainaren aurrean argitaratu duten informearen ondorioez solastuko da Itziar Arteaga egileekin beraiekin. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Artzainen errealitatea aztergai

Apirila 10th, 2007 · No Comments

Ordizian (Gipuzkoa) bihar, asteazkena, egingo den Artzain Egunaren karietara, egun horretako benetako protagonista direnei, artzainei alegia, ahotsa emango die Infozazpi irratiak. Sektorearen egoera, erronkak, assaf arraza berriaren inguruko ikamika… Horiek guztiak aztertzeko Amelia Jauregi artzaina elkarrizketatuko du bihar Itziar Arteagak. Jauregik (Gabiria, 1950) ederki ezagutzen du baserriko bizimodua, han jaioa, hazia eta hezia baita. Egun [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Irrati albisteak