Gazte Martxa 07

Apirila 2nd, 2007 · No Comments

Astearte honetan, Euskal gazte independentistek apirilaren 6tik 8ra antolatu duten Gazte Martxaren nondik norakoak izango dira aipagai Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean. Hiru egunetan zehar Untzagatik Laudiorako ibilia egingo duen martxa ibiltariaren antolatzaile bat izango du gonbidatu gisa Itziar Arteaga kazetariak. 8etatik aurrera, non? Infozazpirenean. www.info7.com

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irrati albisteak

Podkaraz, Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia

Martxoa 28th, 2007 · No Comments

Antolatzaileak: Infozazpi irratia, UEUko Kazetaritza Saila, EHUko Kazetaritza Saila Infozazpi irratiak, UEUko eta EHUko Kazetaritza Sailekin elkarlanean, euskarazko podcasten lehen Erakustaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Izan ere, podcastlariak behar ditugu Euskal Herrian! Amarauneko azken aurreko sukarra ditugun arren, euskarazko podcastgintza ahul samar dabil oraindik. Egoera hori astintzeko eta geure artean podcastgintzaren kultura indartzeko antolatu [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Bologna prozesua gogoetagai

Martxoa 27th, 2007 · No Comments

Ostegun honetan Ikasle Abertzaleek Euskal Herriko unibertsitate guztietan egin duen greba deialdiaren karietara, Bologna prozesua izango da aztergai Kale Gorrian saioan. Alde guztien ikuspegiak jaso asmoz, Itziar Arteagak Arantza Urkaregi irakaslea elkarrizketatuko du, bai eta, bestetik, ikasleen euren iritzia jaso ere. Gorka Zuzaia Ikasle Abertzaleetako kideak Europar Batasuneko estatuen unibertsitate araudia eraldatu eta bateratu asmo [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Antonio Casas bihar Kale Gorrian

Martxoa 21st, 2007 · No Comments

Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean, Zaragozako Unibertsitatean Lurraren Zientziak Departamentuko Geodinamika Saileko zuzendari Antonio Casasi elkarrizketa egingo dio Itziar Arteaga kazetariak. Zer gertatzen ari da Esako eta Itoitzko urtegietan? Zergatik ezkutatu ditu Ebroko Ur Konfederazioak Esan agertutako pitzadurak eta lubiziak? Geologian doktore eta arlo honetan estatu mailan aditu garrantzitsuenetako bat denaren iritzia jasoko du magazinak. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Euskal Herriari so egiteko talaia, norberarenetik

Martxoa 14th, 2007 · No Comments

Talaia, inguru zabalak begiztatzeko toki garaian kokaturik dagoen dorrea edo jasogunea. Gure arbasoek makina bat aldiz erabili izan duten behatoki paregabeak. Baina uhinezko talaiak ere badira. Infozazpirenak. Kolaboratzaile sare zabal bezain aberats baten begietatik errealitateari so egiten baitio egunero Infozazpi irratiak. Goizetan 10etako albistegiaren ondoren eta arratsaldetako 7en aurretik zinema albisteak, teknologia berriak, aisialdirako gomendioak, [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Malenbe bueltan da berriro!

Martxoa 7th, 2007 · No Comments

“Aquí traigo mi malembe, para darles duro y fuerte…” Horrelaxe dio euskal uhinetara itzultzear dugun saio zahar-berriaren sintoniak. Badira ia 10 urte sintonia errebelde hau “Egin irratiaren” eremu askean azken aldiz entzun zela. Orain gogoberriturik dator. Malenbe. Su zaporea, tribuarena; lurra, aberastasuna, egia, justizia bereganatzera datozenei, eta hain zakur zaintzaileei, aurre egiteko euren kantu eta [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

VLC euskaratzeko deialdi herritarra

Otsaila 1st, 2007 · No Comments

Zabaldu – sustatu – parte hartu Hitz egin, irakurri, jolastu eta maitatu ere euskaraz egiten dugunok askotan, gehiegitan, izaten ditugu trabak informatika munduko hainbat tresna eta programa gehien maite dugun hizkuntzan erabiltzeko. Irratia, musika, audioa, bideoak, filmak… ordenagailuan nahiz amaraunean ikus-entzuteko erabiltzen ditugun programa gehienak (Windows Media Player, iTunes, Winamp…) gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez daude, [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK

Alvaro Reizabali elkarrizketa Info7 irratian

Urtarrila 29th, 2007 · No Comments

Asteartean, urtarrilak 30ean, Iñaki de Juana preso politikoaren abokatuari elkarrizketa egingo dio Martin Garitano kazetariak, Kale Gorrian goizeko magazinaren barruan. Reizabalek de Juanaren egoeraren azken berriak emango ditu eta horretaz gain Espainiako Auzitegi Gorenean otsailaren 12an preso politikoaren aurkako epaia berraztertuko dela eta aurkeztu duen errekurtsoaren nondik norakoak izango ditu aipagai.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Pastizal Sound System-i elkarrizketa Info7 irratian

Urtarrila 9th, 2007 · No Comments

Ostegun honetan, hilak 11, izango da entzungai gaueko 10etan, Sound System musika saioaren baitan Aste honetako Sound System saioan PASTIZAL SOUND SYSTEMeko lagunak elkarrizketatuko ditugu Info7 irratian. PASTIZAL estatu espainiarrean dagoen sound system garrantzitsuenetakoa da. Egoitza Madrilen du eta urte asko daramatza indarrean. Reggae musikako sound systema da eta musika aukeratzaileaz gain (Onof Free selector), [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa

Pastizal Sound System-i elkarrizketa Info7 irratian

Urtarrila 9th, 2007 · No Comments

Ostegun honetan, hilak 11, izango da entzungai gaueko 10etan, Sound System musika saioaren baitan Aste honetako Sound System saioan PASTIZAL SOUND SYSTEMeko lagunak elkarrizketatuko ditugu Info7 irratian. PASTIZAL estatu espainiarrean dagoen sound system garrantzitsuenetakoa da. Egoitza Madrilen du eta urte asko daramatza indarrean. Reggae musikako sound systema da eta musika aukeratzaileaz gain (Onof Free selector), [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa