Infozazpi irratiak eskerrak eman nahi dizkie egunero egunero nazio mailako irrati herritarra errealitate egiten duten bazkide, kolaboratzaile eta entzuleei. Urte berri on guztiori!
Urte berri on
Urtarrila 4th, 2007 · No Comments
Atala: Arrosa
Estatu frantsesa euskararen aurrean
Abendua 7th, 2006 · No Comments
Gai horixe izan zuen hizketagai Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakariak, joan den larunbatean, Euskararen nazioarteko egunaren kari, Uztaritzen (Lapurdi) eskaini zuen mintzaldian. Ostiral iluntzean, gaueko hamarretan, gogoeta interesgarri hori entzuteko aukera izango da nazio irratian.
Atala: Arrosa
Musikgerrilla, musika askearen saio berria Info7n
Azaroa 17th, 2006 · No Comments
Aste honetatik aurrera musika askeak bere tokia izango du Info7 irratian. Ostegunero, gaueko 11etan hasita eta ordu eta erdiz, Musikherriarekin elkarlanean ekoitzitako saioa izango da entzungai nazio irratian. Kafra, Kuir eta Orruk gidaturiko irratsaioak asteko albisteak, musikariei elkarrizketak, Copy is right atala – jabeko intelektualaz gogoeta egingo duen tartea- eta eszenarioen atzealdeko zirrikitu ezkutuak argitara [...]
Atala: Arrosa
Asteko kronika saio berriari hasiera emango dio Info7k
Urria 13th, 2006 · No Comments
Asteburu honetatik landa, asteak ekarritako albiste nagusiei gainbegiratua emango dien irratsaio berriari emango dio hasiera Info7 irratiak. Euskal Herriko nahiz nazioarteko gaurkotasuna errepasatuko du saio berriak ordubetez. Larunbatetan eguerdiko ordu batetan izango da entzungai; eta errepikapena, berriz, igande iluntzetan, arratseko 8etan.
Atala: Arrosa
Udazkenean sartzeaz bat programazio berrituari eman dio hasiera Info7 irratiak
Iraila 26th, 2006 · No Comments
Irailaren 18tik aurrera Info7 irratiak urrats berria eman eta programazioa berrituko du. Joan den urtarrilaren 27an ekin zion emisioari nazio mailako irrati egitasmoak. Programazio berritu hau aurrerapauso bat da egunez egun asmo hori errealitate bihurtzeko borondate irmoan. Irratiaren bi nortasun ikurrak indartzera datozen berrikuntzak dira irailetik aurrerako programazioak ekarriko dizkigunak. Hau da, batetik, entzuleriari informazio [...]
Atala: Arrosa
Iraila 26th, 2006 · No Comments
Atala: Arrosa