MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2007
Kaixo!
Azken urteotan egin bezala, aurten ere, Molotoff Irratia (91.8FM) Hernaniko Irrati Librearen txosnan garrantzi berezia emango zaio musika eskaintzari. Horregatik eta txosna eremuan entzuten den musika ahalik eta aberatsena izan dadin, hainbat musika adikto izango dira musika estilo desberdinak jartzen. Gonbidatuta zaudete!
EGITARAUA
Ekainak 22, ostirala
REGGAE SOUND SYSTEMA
MUNGOS HI-FI (Eskoziako […]
Molotoff Irratia (91.8fm). Txosnaren programazio musikala
Ekaina 19th, 2007 · No Comments
Atala: Arrosa
Bob Marley. Saio berezia Molotoff eta Info7 irratietan
Otsaila 5th, 2007 · No Comments
Kaixo guztioi! Asteartean (otsailak 06) Bob Marley reggae abeslariaren jaiotzaren 62. urteurrena ospatzen da eta, hori aitzakitzat hartuta, emanaldi berezia prestatu dugu Molotoff eta Info 7 irratiko Sound System irratsaioan. Gurekin, 12 Tribu euskal reggae taldeko abeslaria izango dugu (Konsul), eta Bob Marley eta orohar reggae-ari buruz hitz egiteaz gain, bere gustoko hainbat kantu jarri […]
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
Hernaniko Gaztetxearen musika jaialdia
Otsaila 5th, 2007 · No Comments
Aspaldiko partez, eta harrigarria bazirudien arren, Hernanik Gaztetxe berria du. Kontrakantxa izena du eta polikiroldegiko frontoiaren alboan dago kokatuta. Lokala okupatu zenetik, Hernaniko Gazte Asanbladak hainbat ekimen burutu ditu bertan eta orain, Molotoff Irratiaren laguntzaz, lehenengo musika jaialdia antolatu du. Jaialdia larunbatean (otsailak 10) ospatuko da. Egitaraua: arratsaldean sagardo dastaketa (musikaz lagunduta) eta ondoren kontzertua; […]
Atala: Herri albisteak
Molotoff Irratikideon agurra
Otsaila 5th, 2007 · No Comments
Kaixo guztioi! Hernaniko Irrati Libreko, Molotoff Irratiko lagunok, agur beroa bidali nahi dizuegu guztioi. Kostata baina piskanaka ari gara teknologi berrietara egokitzen. Ematen ari garen pauso txiki horien artean Arrosa sareko bitakora honetan parte hartzea dago. Molotoff Irratiak, fm-aren 91.8an emititzen du. 2006-2007 denboraldiko programazioan 20 irrati saio entzun daitezke, astelehenetik larunbatera. Zuzeneko saioak arratsaldeko […]
Atala: Irrati albisteak