Sentitzen dut irrati entzule maiteok, saio bakoitzeko bidaiek amaiera izan duten bezelaxe, saioak berak ere amaiera aurkitu du. Barkamenak alde batetik eta eskerrak bestetik. Gorde malkoak eta gorde saio berri bat egiteko esperantza.
Goiko eskolatik betti saioaren bidaiaren amaiera.
Abendua 20th, 2006 · No Comments
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
UDAZKEN JAIA
Azaroa 16th, 2006 · No Comments
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, hilaren 17an eta 18an ospatuko du urteurrena. Oiartzun irratia ere bilgune honen partaide denez gu ere jaiara. “Urteurrena herritar guztiekin ospatu nahi dugu, egiten dugun lanaren berri emateko eta Oiartzunen euskalgintza bizirik dagoela erakusteko”. Egitarau zabala dugu oso:
Azaroak 17, Ostirala:
22:00 Euskal kanta eta bertso musikatuak
Ondoren Patxi Saizen kontzertua (Pleno aretoan)
Azaroak 18, Larunbata:
16:30 […]
Atala: Arrosa
AHTrik EZ! Oiartzungo uhinetan
Azaroa 9th, 2006 · No Comments
Bihar ostiralak 10, arratsaldeko 7retatik aurrera, zuzenean entzuteko aukera izango duzue Oreretan egingo den AHTren aurkako manifa. Esan beharra dago, Zintzilik irratia arduratuko dela bertara jo eta xehetasun guztiak emanten. AHTrik EZ! uhinetan ere.
Atala: Arrosa
Oiartzundik ez da pasatuko AHT
Azaroa 2nd, 2006 · No Comments
Garaiak honelakoak direla eta Oiartzun irratiak ere gai honi bere denboraren zatitxo bat eskaini dio. Aste honetan zehar elkarrizketa berezia izango da “Arguyuan” saioan Bikilarekin.
Badakizue ere, AHT EZ Lurraren Defentsarako Gunea badagoela iada www.blogak.com/ahtezgunea .
Atala: Arrosa
Langileak behar ditugu irratian.
Urria 23rd, 2006 · No Comments
Oiartzun Irratia lan poltsa betetzen ari da honako hainbat arloetarako:
Kazetariak
Koordinatzaileak
Publizitatea
Kurrikulumak bidali posta elektronikora, edota gure helbide arruntera:
OIARTZUN IRRATIA. Arraskularre kalea 12, behea.
20180 Oiartzun.
Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak
Berriro ere Goiko Eskolatik Betti hemen da.
Urria 19th, 2006 · No Comments
Berandu nator lagunok, baina banator. Pilak betetzen egon naizen galdetuko didazue, nireak ez dira husten. Goiko eskola kulturgune okupatuaren 6. urte urrena ospatzen egon gara udara pasa eta udazkena iritsi denean, barkatu. Ni ez naiz bidaiatzera joan, ze pena, besteen bidaiekin gozatzen hasteko asmoa badut eta banator, bagatoz, bazatozte? Ostegunero bezala hemen izango nauzue gaueko […]
Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak