Tas-Tas Irratiak web orri berria estreinatu du

Otsaila 16th, 2011 · No Comments

Astelehen honetan, otsailak 14, Tas-Tas Bilboko irrati libreak web orri berria estreinatu du bere betiko helbidean. Bertan, nobedade moduan, zenbait irratsaioren blogak topatu ahal dira: Kaleko Bentanie euskarazko magazina, Mar de Fueguitos eguerdian emitizen den saioa, Axa Mixa umeentzako irratsaioa, Mikamada hazkuntza naturalari buruzko saioa …) Bere presentzia sare sozialetan ere islatzen da web orri [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Mar de Fueguitos eta Tas-Tas Irratiko urteurrenetako kontzertu-jaia

Maiatza 25th, 2010 · No Comments

Mar de Fueguitos irratsaioak 10 urte betetzen ditu. Ospatzeko Bilbon, Kafe Antzokian, ekainaren 19an gaueko bederatzi t’erdietan, kontzertu-jaia antolatu du. Zenbait sorpresa egoteaz gain, jaian Iruñeako Gualitxo eta Zaragozako Mallacan taldeek joko dute. Sarrerak 10 euro balio du eta bilduko den dirua Tas-Tas Irratirako izango da. Gainera, aurten Tas-Tas Irratiak 18 urte bete ditu; bi [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Irailaren 14an, Kaleko Bentanieko denboraldi berria

Iraila 8th, 2009 · No Comments

Irailaren 14an Kaleko Bentanie Tas-Tas Irratiko euskarazko magazina Bilboko irrati libre honen uhinetara itzuliko da. Bere 5. urtean magazin honek hasieratik izandako osagaiekin jarraituko du: aktualitatearen errepasoa, gizarte eragileei ahotsa eman eta gai ezberdinen inguruko atalak. Adibidez, 35mm atalean zinemaren ikuspuntu ezberdina plazaratzen dute magazin honetan, Jaxone Usandizaga irratiko kolaboratzailearen eskutik. Hitzen Bentanie literatura kritikoaren [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Tas-Tas Irratiak “Dzanga egin uhinetan!” kanpaina abiatu du

Ekaina 22nd, 2009 · No Comments

Tas-Tas uneoro garatzen ari den irrati libre eta komunitarioa dugu. Gero eta norbanako eta eragile gehiago Tas-Tasen entzun eta parte hartzeko aukera egiten dutela uste dugu,irrati espektroan freskotasuna eta kolore aniztasunaren ekarpena egiten dugulako, irrati ofizialen pentsamendu bakarra eta zaharkituaren aurrean, boterearekiko gero eta menpekotasun gehiago daukaten irratiek alegia. Gaur egun Tas-Tas Irratiaren baitan 90 [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irratiak

Bihotz Bakartien Kluba, Kaleko Bentanien

Urria 29th, 2008 · No Comments

Bihotz Bakartien Klubak poemak kantak bihurtu ditu azken urteotan. Larunbat honetan, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, proiektu honetan ibili direnek bere azken kontzertua emango dute. Bertan gonbidatu bereziak egongo omen dira.  Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17etatik 18ak arte) proiektu honen partaidea den Gotzon Barandiaranekin hitz egingo dute.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Animatu Tas-Tasen parte hartzera!

Urria 14th, 2008 · No Comments

Tas-Tas Irrati Libreak beste denboraldi bati hasiera eman dio. Uhinetan ea 17 urte emititzen egon gara. Azken boladan, euskararen presentzia areagotu egin da: astelehenetik ostiralera, Kaleko Bentanie euskarazko magazina badaukagu, baita Arrosa Irrati Sareatik jasotako irratsaio mordoxka ere. Aurten, euskararen presentzia hori handitu nahiko genuke. Beraz, proposamenaren bat baldin badaukazue irratian parte hartzeko eta euskaraz [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Kaleko Bentanieko denboraldi berria

Iraila 10th, 2008 · No Comments

Udaostean indarberrituta itzulita, Kaleko Bentanieko kideok (Tas-Tas Irratiko euskarazko magazina) denboraldi berriari ekingo diogu. Aurrekoetan bezala, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17etatik 18ak arte egongo gara, eta aurrekoetan bezala, denboraldi honetan ere gizarte mugimenduek antolatzen dituzten ekitaldien berri ematen saiatuko gara, baina beste osagaiak ere egongo dira: ikerkuntza (Ahoztar Zelaieta kriminologoaren eskutik), zinema, literatura, umorea… eta askoz [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Zorionak eta mila esker!!!

Iraila 2nd, 2008 · No Comments

Aurten lehenengo aldiz Tas-Tas Irratiko historian, irrati honek txozna bat izan du Bilboko Aste Nagusian. Aste Nagusi osoan zehar, Bilboko Arenalean, San Nicolas elizaren aurrean, ikusgai izateko aukera izan dugu, Zaratas konpartsaren bidez. Denetariko momentuak egon dira: dibertigarriak, tentsiokoak, angustiadunak… baina emaitza ezin da pozgarriagoa izan. Azpimarratzekoa da, era berean, Gora Mari Jaia! Bilboko Konpartsen [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irratiak

Emakumeon aurkako erasoen aurkako kanpaina eta Kalejira antinuklearra, Gora Mari Jaia! irratsaioan

Abuztua 20th, 2008 · No Comments

Bilboko Aste Nagusi osoan zehar, Tas-Tas Irrati Librea Aste Nagusia Irratia bilakatuko da, Gora Mari Jaia! Bilboko Konpartsen irratsaioari lekua uzteko. Asteazken honetan, Emakumeon aurkako erasoen aurkako kanpainari buruz hitz egingo dugu, Mamiki konpartsako kide batekin. Honetaz gain, Bizizaleak konpartsako kide batekin, arratsaldeko zazpietan burutuko den kalejira antinuklearrari buruz ere hitz egingo dugu.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

AHTaren aurkako akanpada, Kaleko Bentanien

Uztaila 21st, 2008 · No Comments

Uztailaren 24an, Zaldibian, AHTaren aurkako Asanbladak antolatutako AHTaren aurkako akanpada hasiko da. Aurreko urteotan ez bezala, aurtengo akanpadak ez du iraupen mugaturik izango, hamar eguneko topagune honen bidez AHTren obren erresistentzia-gune baten sorrera bultzatzea baita Asanbladako kideen asmoa. Ekitaldi honetaz hitz egiteko, Kaleko Bentanien (astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara) astearte honetan, hilak 22, AHTaren aurkako [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak