Argitan Zentroak antolatutako kanpainaren inguruko elkarrizketa, Kaleko Bentanien

Martxoa 4th, 2008 · No Comments

Martxoak 8 Emakumearen Aldeko Munduko Eguna dela eta, Argitan Barakaldoko Emakumea Laguntzeko Zentroak kanpaina bat antolatu du “BERDINTASUNA hitza baino gehiago izan dadin, lan prekarietateari stop” lelopean. Honen barruan, Giza Baliabideen Gida aurkeztuko dute. Gida hau beraien zentroan banatuko dute, baina baita gainerako gizarte eragileen egoitzetan (auzokideen elkarteak, sindikatuak, kultur etxeak…) Honetaz gain, Martxoaren 7an [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Jon Gerediaga eta Palestinako egoera, Kaleko Bentanien

Otsaila 26th, 2008 · No Comments

1975.urtean jaio zen Jon Gerediaga Bilbon. Ama lekitxarra eta aita bilbotarra ditu. Nerabezaroan zenbait irakasleen eraginez poesia idazten hasi zen. Antzerkia idaztea Lipus eta bere lehengusu eta Antzerkiolako kide den Alexi zor die.  2004 urtean, “Fitola balba karpuki tui” bere lehengo poesia liburua argitaratu zuen Pamielak. Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Egunkariaren aldeko irratsaio berezia, Kaleko Bentanien

Otsaila 17th, 2008 · No Comments

Datorren asteazkenean, Otsailaren 20an, 5 urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Azken asteotan, auzipetuek epaiketa epe laburrean has daitekeela salatu dute, eta baita epaiketa hori ez dela soilik Egunkariaren aurka izango, Euskalgintza osoaren aurka baizik. Euskaldunon Egunkariari omenaldi xumea egiteko asmoz, Kaleko Bentanien (Bilboko Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara) itxieraren urteurrenaren egun [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Ekoeskola, asteazkeneko Kaleko Bentanien

Urtarrila 28th, 2008 · No Comments

  Ekoeskola 2008 kurtsoa hastear dago. Kurtso hau, Ekologistak Martxan-ek eta Bizizaleak Ingurumen Dokumentazio Zentruak antolaturik dago; beraien helburua pertsona eta kolektiboen artean ingurumen arazoekiko sentsibilizazioa zabaltzea izanik, informazio eta trebakuntzako hitzaldi teorikoez gain, irteerak ere antolatu dituzte. Kaleko Bentanien, asteazkenean, ikastaro honen inguruko elkarrizketa egingo diegu antolatzaileei.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Euskaraz egindako lehenengo ikastaroak Tas-Tas Irrati Librean

Urtarrila 19th, 2008 · No Comments

Tas-Tas Irrati Librea irrati libre edo komunitarioa da. Etekinak ateratzeko asmorik gabeko proiektua da, talde ekonomiko, erlijioso edo politikoetatik independientea, jabego sozialean eta funtzionamendu horizontalean oinarrituta. Errealitearen beste ikuspuntua erakusteko helburua duen proiektua ere bada, “beheko eta ezkerreko errealitatea”. Tas-Tas Irrati Librean euskarak leku garrantzitsua izan dezan nahi dugu. Horren adibide, astelehenetik ostiralera emititzen dugun [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Zinegoak zinemaldia, Kaleko Bentanien

Urtarrila 16th, 2008 · No Comments

Zinegoak Jaialdiak bost urte bete ditu. Zinegoak 04-k 25 pelikulen emanaldia egin zuen lau egunetan zehar areto bakar batean; Zinegoak 08-k 91 pelikulen emanaldia egingo du lau aretoetan, aste batean zehar Bilbon eta beste aste betez Euskal Herriko 13 udalerrietan. Zinegoak, nazioarte mailan erreferentziatzat hartzen den jaialdietariko bat bihurtu da. Zinegoak 08n Estatu Espainolean egindako [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Kokein musika taldea, Kaleko Bentanien

Urtarrila 16th, 2008 · No Comments

1999 urtean ekin zion bere ibilbideari Kokein taldeak. Ordutik hona,  hiru diska argitaratu egin dute eta beste hiru bildumen parte izan dira. Azken diskak mundu margotu berri bat du izena, eta Gaztelupeko Hotsak disketxeak iaz argitaratu egin zuen. Diska honetan, taldekideek Creative Commons lizentzien aldeko apustua egin dute, eta diska horretan dauden abestiak lizentzia horien [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Interneten bidezko emisioa berriro martxan

Urtarrila 12th, 2008 · No Comments

Azken asteotan zenbait arazo tekniko eduki ondoren, Tas-Tasen berriro martxan daukagu zuzeneko emisioa. Entzun nahi izanez gero, Arrosako bitakoran eskuineko aldean lotura aurki dezakezue.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Okupazioaren aldeko manifestazioari buruzko saio berezia

Abendua 28th, 2007 · No Comments

Azken hilabeteotan ekimen ezberdinak burutu dira etxebizitza eskubidea eta okupazioaren inguruan. Honen adibidea Errekaldeko Kukutza Gaztetxean egindako Zeuk daukazu giltza topaketak. Era berean, duela aste batzuk jakin genuen Olabeagako gaztetxearen desalojoa 2008 urtearen hasieran burutzeko asmoa dutela.   Bestaldetik, BOM -ek (Bilboko Okupazio Mugimenduak) hilaren 29an Bilbon  etxebizitza eskubidea eta okupazioa aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Las Cortes Bilboko auzoari buruzko liburuaren aurkezpena, Kaleko Bentanien

Abendua 26th, 2007 · No Comments

Asteazkeneko Kaleko Bentanien (Abenduaren 26an), Txema Uriarte GITE-IPES eko kidea gurekin izango dugu. Berak, Arturo Izarzelaiarekin batera, “El Barrio de las Cortes. Una historia de la palanca bilbaina” liburua idatzi du. Duela aste gutxi GITE-IPESek liburu hau kaleratu egin du. Liburu honetan bere momentuan auzo horrek bizi izandako egoera islatu eta aztertu egiten da, 80. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak