Txapa irratia 27. urtez ere uhinetan egongo da! FM 97.20an Bergarako irrati libreak komunikabide eredu ezberdin bat posible dela frogatuko du beste behin. Herritarrei irekia, asanbladan oinarritutakoa, librea, ez komertziala eta pirata!… Aurten ere gure ezaugarriei eutsiko diegu eta teknologia berrietan eta Arrosa irrati sarean oinarrituta kalitatezko programazio bat eskainiko diegu Fm bitartez gurekin bat [...]
TXAPA IRRATIKO DENBORALDI BERRIKO PROGRAMAZIOA
Azaroa 11th, 2011 · No Comments
Atala: Arrosa
TXAPA IRRATIKO PROGRAMAZIO BERRIAREN AURKEZPEN KONTZERTUA:PETTI
Urria 25th, 2011 · No Comments
Txapa irratiaren denboraldi berriaren programazio aurkezpen kontzertua izango dou , Azaroak 18 Ostiralean atsaldeko 19:30etan Bergarako gaztetxian. Programazio berria aurkeztuko dou eta ondoren Petti bakarlari Beratarra izango dou Gaztetxeko eszenatokian. Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.
Atala: Arrosa
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MAIATZAK 14 WILLIS DRUMMOND + SUMMISION CITY BLUES
Apirila 28th, 2011 · No Comments
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, WILLIS DRUMMOND eta SUMISION CITY BLUES taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Maiatzak 14 Larunbata gaueko 22:30 etan. Iparraldeko Willis Drummond talde indartsuak “Istanteak” izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko du . “Anthology”, taldearen izen bera daraman bigarren diskoa eta “Zuzenekoak” kaleratu ostean, Bidehuts plataformaren bitartez lan berria kalean da dagoeneko. [...]
Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:APIRILAK 2 BIZARDUNAK ETA JOSEBA IRAZOKI
Martxoa 28th, 2011 · No Comments
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Joseba Irazoki eta Bizardunak taldea Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Apirilak 2 Larunbata gaueko 22:30etan .Denboraldi bat emanaldirik eskaini gabe egon eta gero, Bizardunak taula gainera igo dira berriz ere. Martxoarekin batera etorriko dira emanaldiak, eta kontzertu dezente hitzardu dituzte dagoeneko: “En Zugzwang” (Gor Diskoetxea) diskoko kantuak izango dira [...]
Atala: Arrosa
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MARTXOAK 19 FIACHRAS ETA NORMAN
Martxoa 8th, 2011 · No Comments
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Martxoak 19 Larunbata FIACHRAS eta NORMAN taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera. Fiachras taldearen Hiltzera goaz disko berriaren aurkezpen kontzertua eta beraiekin batera Eibarko Norman taldea izango dou Bergarako gaztetxeko taula gainean. Kontzertuak 5 euro balioko ditu eta Fiachras taldearen diskoarekin 10 euro. kontzertua [...]
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
TXAPA IRRATIKO DENBORALDI BERRIKO PROGRAMAZIO AURKEZPEN KONTZERTUA
Urria 26th, 2010 · No Comments
Txapa irratia 26. urtez ere uhinetan egongo da! FM 97.20an Bergarako irrati libreak komunikabide eredu ezberdin bat posible dela frogatuko du beste behin. Herritarrei irekia, asanbladan oinarritutakoa, librea, ez komertziala eta pirata!… Aurten ere gure ezaugarriei eutsiko diegu eta teknologia berrietan eta Arrosa irrati sarean oinarrituta kalitatezko programazio bat eskainiko diegu Fm bitartez gurekin bat [...]
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK :MAIATZAK 15 SEÑOR NO ETA CANCERBEROS
Apirila 23rd, 2010 · No Comments
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Maiatzak 15ean SEÑOR NO eta CANCERBEROS taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera. SEÑOR NO taldeko donostiarrek osatzen duten taldea estimatuenetakoa da estatuko rock eremuan dabiltzanen artean. La Perrera taldea desegin ondoren sortu zen laukotea. Orain, punk rock soinu entzungarriak lantzen dituzte, eta zuzeneko emanaldi [...]
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
GAZTETXEKO ZINEKLUBA:ABENDUAN IRRATIARI BURUZKO PELIKULAK
Abendua 3rd, 2009 · No Comments
Txapa irratiaren 25.urteurrenaren baitan,gaztetxeko zineklubak, Abenduan irratiari buruzko 4 pelikula eskeiniko ditu , Igandetan arratsaldeko 18:30etan Bergarako gaztetxian. Informazio gehiagorako:http://zinekluba.wordpress.com/
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: ABENDUAK 19 BASQUE COUNTRY PHARAONS ETA SUPER BIG MAMMA
Azaroa 25th, 2009 · No Comments
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,eta aurten 25.urteurrena ospatzen ari garela eta,datorren Abenduak 19 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera , Basque country pharaons eta Super big mamma taldeen kontzertua izango dugu Bergarako gaztetxian. Basque Country PharaonsIruñeko laukotea da. Punka, rock & rolla, heavya eta soula nahasten dituzte beren zuzeneko dibertigarri eta eroetan. Pogues, Creedence, Dictators, [...]
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
25 urteaurreneko ekintzak: Inguruko irratiekin elkarrizketa
Azaroa 19th, 2009 · No Comments
Lehenengo bi egunetan gure buruari begira ibili bagara ere, Txapan ere badakigu lehiotik begiratzen. Nahiz eta inguruan dagoen irrati beteranoena izan, Arrasaten eta Urretxun ere badira irrati libreak, gazteagoak, baina indarrez eta gogoz beteak. Asteazkenean, Itxungi Irratiko (Arrasate) eta Kkinzonako (Urretxu) partaideekin elkarrizketa bat izan genuen entzungai. Asteartean 80. hamarkadan irrati libreek zein zentzu zuten [...]
Atala: Arrosa