Denbora gutxi darama martxan http://www.bertsoa.com web guneak eta harrera ona izan du. Euskal Herritik ez ezezik, AEBtik ere sartzen omen da jendea atari horretan zer topatuko. Jexux Mari Irazuk bultzatu du proiektua eta bertso plaza digitala izatea du helburu. Alde batetik, internetek ematen duen aukera baliatu nahi izan du larrauldarrak, bertsogintza hedatzeko eta bestetik, bertsolarientzako [...]
www.bertsoa.com, bertso plaza digitala
Urtarrila 31st, 2007 · No Comments
Atala: Arrosa
“Barkamenik ez” zineari buruzko saio berria larunbatero Txolarren
Urtarrila 11th, 2007 · No Comments
Hemendik aurrera, larunbatero, arratsaldeko 17.00etatik aurrera, “Barkamenik ez” saioa entzuteko aukera izango da Txolarre Irratian. Asteroko kartelera eta estreinaldien berri eman eta zinearen alde ezkutua erakusten saiatuko dira. Ekoizpen handiak alde batera utzi eta zinegile gazteei emango zaie hitza irratsaioan. “Reacciona”, zinemagintzaren inguruko taldeak burutuko du asteroko “Barkamenik ez” saioa eta entzungai izango da FMaren [...]
Atala: Arrosa
Landa Garapena hizpide Txolarre Irratian
Urtarrila 9th, 2007 · No Comments
Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak, hamabostean behin tartea izango du Txolarre Iratiko “Tolosaldeko Ahotsa” magazinean (ostegunetan 12:15etan). Tolomendik, eskualdeko landa eremua babestu eta garatzea du helburu. Horretarako, eskualdeko 28 udalerriek eta nekazaritzarekin zerikusia duten eragilek hartzen dute parte elkartean. Eskualdean landa eremuak duen garrantzia ikusita, eremu horrek dituen behar eta aukerak aztertuko ditugu aurrerantzean irrati bidez.Ā
Atala: Arrosa
Preso bati ordenagailua erosteagatik, lau urteko kartzela zigorra
Azaroa 21st, 2006 · No Comments
Joxeantonio Barandiaran eta Jesus Olazabal, Andoaingo alkate eta zinegotzi ohiak epaituak izaten ari dira Donostian. 1999tik 2003ra egon zen Andoaingo Alkatetzan Joxeantonio Barandiaran, EHko ordezkari gisa eta gizarte saileko zinegotzia izan zen, zerrenda bereko, Jesus Olazabal. Biei, euskal preso politiko bati, Asier Oiartzabali, diru publikoarekin ordenagailua erosi izana leporatzen diete eta horregatik lau urteko kartzela zigorra [...]
Atala: Arrosa
“Asteko onena” hemendik aurrera Txolarre Irratian
Azaroa 16th, 2006 · No Comments
Aste osoan zehar, Txolarre Irratian izaten diren saioetan jasotako pasarte interesgarrienak bilduko ditugu hemendik aurrera, “Asteko Onena” saioan. Asteari amaiera ematearren, ostiral iluntzetan, gaueko 21.00etatik aurrera eskainiko dugu zuzenean. Bide batez, Arrosa Irrati sarearen esku ere jarriko dugu, entzun nahi duenarentzat. Tolosaldeko Euskarazko Irratiak egiten duen eskaintzaren berri izango duzue hemendik aurrera, “Asteko Onena” saioan. [...]
Atala: Arrosa
Inmigrazioa eta Giza Eskubideen inguruko ihardunaldiak antolatu ditu Tolosan SOS Arrazakeriak
Azaroa 9th, 2006 · No Comments
SOS Arrazakeriak taldea sortu berri du Tolosan. Aurreneko ekitaldi bezela, inmigrazioa eta giza eskubideen inguruko ihardunaldiak antolatu ditu. Ekimen hau, juxtu Tolosako alkateak adin txikiko etorkinen inguruan egin dituen adierazpen polemikoekin batera etorri dira. Tolosa herrian eman diren hainbat gertakariren erantzule egin ditu alkateak gazte etorkinak. Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kidea aritu zaigu kontu honen inguruan [...]
Atala: Arrosa
Bide Ertzean taldeak “Non dira” diskoa kaleratu du
Urria 30th, 2006 · No Comments
Tolosako Bide Ertzean taldeak, “Non dira” diskoa aurkeztu berri du. 36ko Gerran oinarritzen da lan berria. Aurreko diskoetan bezala, Imanol eta Joni Ubeda anaiekin batera izan dira Karlos Aranzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena. Diskoan luxuzko bi kolaborazio aurkituko dituzue: “Non dira” abestian Quique Gonzalezena eta “Ez dut atzera egingo” abestian Gorka Urbizurena.
Atala: Arrosa
Tolosako 38. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa
Urria 30th, 2006 · No Comments
Urriaren 31an abiatuko da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa. Abesteko era edo eskola ezberdinetako Europako abesbatza onenak ekartzen saiatzen dira urtero Tolosako Ekinbide Etxeko lagunak. Aurten nobedade gisa, inoiz Tolosan izan ez diren herrialdetako abesbatzak izango dira: Puerto Rico, Turkia eta Indonesiakoak. Modalitate ezberdinetan arituko dira abesbatzak: haur abesbatzak, bi urtetan behin antolatzen den ahots berdinen [...]
Atala: Arrosa
Txolarre Irratiaren aurkezpena larunbatean
Urria 17th, 2006 · No Comments
Txolarre Irratiak ikasturte berriko programazioa aurkeztuko du datorren larunbatean, eguerdiko 12etan Tolosako kultur etxeko areto nagusian. Programazio berriarekin batera, www.txolarre.org web gunea ere aurkeztuko dugu bertan eta bide batez, hilaren amaieran Txolarre Irratiko egoitzan bertan egingo diren irrati ikastaroetan parte hartzeko deia luzatuko diegu herritarrei. Gonbidatuta zaudete!
Atala: Arrosa
Villabonako Gaztetxea desalojatzen ari dira
Urria 17th, 2006 · No Comments
Villabonako Onddo Gazte Asanbladak, Urdanpilleta etxea okupatu zuen orain urte t“erdi. Joan dan igandean, Villabonako Udalak, Gaztetxea hustutzeko agindua eman zuen, bertan haurtzaindegi berria eraiki nahi dutelako. Gazte Asanbladako kideek ez dute begi txarrez ikusten proiektu hori eta azkeneko hilabeteotan Udalarekin akordio batetara iristen saiatu dira. Udalak, herriko haurtzaindegi zaharraren lokala eskaini die gazteei, baino [...]
Atala: Arrosa