Uztailaren 26an zozketa handi bat eginen dugu. Zozketa berexia izanen da, polita, umoretsua eta erakargarria. Xorroxin irratiaren egoitza parean dagoen belaian burutuko da zozketa, erran bezala Uztailaren 26an, igandearekin atsaldeko 5etatik aitzinera. Belaia 4000 laukitxotan banatuko dugu. Bakoitzak 50×50 zentimetro izanen ditu. Guztira 50 lerro eta 80 zutabe. 4000 laukitxo hauek salgai jarriko dira, boleto [...]
www.behikaka.com, Xorroxin Irratiko zozketa berezia
Apirila 28th, 2009 · No Comments
Atala: Arrosa
1500 LAGUN BILDU ZIREN ELIZONDON ERREFERENDUMA ESKATZEKO
Azaroa 12th, 2007 · No Comments
manifa bukaeran irakurritakoa; Zazpi hilabete eta erdi pasatu dira toki honetan berean ERDIZ BIZIRIK oihukatzera bildu ginenetik. Bilkura hunkigarria izan zen hura. Orduan, gaur bezala, ehunka baztandar helburu bakarrarekin elkarturik: gure lurra babestea. Manifestazioaren arrakasta ikusirik, batzuk harritu egin ziren. Ez gara baztandarrak horrelakoetara usatuak. Baina, bazkaleku bikain hau suntsitu nahian dabiltzalarik, nola etxean gelditu? [...]
Atala: Arrosa
ARROBIRIK EGIN NAHI DEN EDO EZ JAKITEKO. ERREFERENDUMAREN ALDE MANIFESTAZIOA EGINEN DA BAZTANEN
Azaroa 8th, 2007 · No Comments
Gaurko prentsaurrekoaren deialdia, Erdizi buruzko erabakia, herriak erreferendumaren bidez hartu dezala, eskatzeko da. Horretarako azaroaren 10ean, arratsaldeko 4terdietan Elizondoko plazatik aterako den manifestaldira deitzen zaituztegu. Azkeneko denboraldian Baztango Udaletxearen aldetik iruzurra eta tranpa bertzerik ez dugu ikusi. Urriaren 1ean NaBai-ren proposamena onartu izan balitz, udalaren aldetik Magnak argi berdea edukiko luke bere proiektua aitzina eramateko, [...]
Atala: Arrosa
Xorroxin irratiak egoitza berria du
Urria 16th, 2007 · No Comments
Gaurko albistegian berri bat dugu nagusi. Bertze berriak bazterrean utzi gabe, noski, eta narzisismoan erortzeko arriskua hartuz dena den. Berri historikoa, zenbaitetan ere historia eta histeria uztartu dituena. 26 urteko historian, dudarik gabe 2007ko urriaren 15 hau Xorroxin irratiarendako egun garrantzitsua da. Lehenbiziko aldiz, egoitza propiotik ari da solasean irrati xume hau, hainbertze jenderen neurrigabeko [...]
Atala: Arrosa
NafaRRoaKo iRRati euSKaLduNen SaREa
Apirila 27th, 2007 · No Comments
Gaur Nafarroako irrati euskaldunen sarea aurkeztu nahi dizuegu; Nafarroako Irratiak izenpean gauzatu dugun proiektua. Gaur plazaratzen dizuegun egitasmoa euskararen biziberritzearen alde egindako elkarlanaren ondorioa da. Nafarroa Garaian une honetan euskaraz dihardugun sei irrati gaude, Xorroxin, Beleixe, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria irratia. Bakoitzak lan esparru, zabalpen eremu eta oro har ezaugarri ezberdinak ditu, [...]
Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak
Baztandarren Biltzarrrak badu afitxa eta aurpegia
Apirila 2nd, 2007 · No Comments
Baztandarren Biltzarrak jadanik aukeratu du 2007ko edizioa iragarriko duen kartela. Kartelaren izenburua “Ni behia, eta zu zer zara?” da eta bere egilea Siscu Simón Rivera (Manresa, 1.982). Sortzez eta bihotzez katalana, 21 urtekin Elbetera etorri zen bizitzera eta gaur egun Huarten bizi da nahiz eta Baztanekin oraindik harreman handia mantendu. Duela hiru urtetik Iruñeko BERMER&CO [...]
Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak
Nafarroako bertsolari txapelketa, xabier silbeira txapeldun
Martxoa 26th, 2007 · No Comments
4_silbeira2.mp3 Bertsolari Txapelketa gehien irabazi duen bertsolaria da Xabier Silbeira, bere bortzgarrena jantzi baitzuen Lur dantzalekuan. Ez zuen saio biribilik egin, puntuazioa ere aurrekoetan baino apalagoa lortu zuten ia bertsolari guztiek. Bukaeran, duela hamar urteko agur bera kantatu zuen, preso, iheslari eta sasian daudenei eskaini baitzien txapela Silbeirak. Dena den, Silbeirak agurreko 2. bertso bat [...]
Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak
Erdiz bizirik! manifestazio, elizondon egin zen.
Martxoa 26th, 2007 · No Comments
Erdiz bizirik! Eskatzeko sekulako manifestazio edo herria itzulia egin zen larunbatean (martxoaren 24ean) Elizondo herrian. Ehunen bat abelbururekin ,behi eta behorrekin, hasi zen herri itzulia. Izan ere 1500 abelbururen bazkatokia baita Erdiz. Leku babestu honetan (LIK) eta (ZEK), euskal herrian dagoen harrobirik haundiena egin nahi baita. Bukaeran, komunikatu bat irakurri zen Baztango Udaletxearen jarrera [...]
Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak
NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA
Martxoa 21st, 2007 · No Comments
Nafarroako bertsolari txapelketaren final haundia Elizondoko Lur aretoan ospatuko da martxoaren 24an, larunbat honetan eta arratsaldeko 5,30ean hasita. Bertan, Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea, Joxe Juan Zubieta “Etxabe”, Erika Lagoma, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi”luze” eta Bittor Elizagoien lehiatuko dira. Bertsolari bakotxak burutu beharko duen lana hauxe izanen da: Zortziko haundian binaka gaia emanda [...]
Atala: Arrosa
Erdiz bizirik! elkarrizketa eta manifarako deia
Martxoa 20th, 2007 · No Comments
PRENTSA AITZINEKOA. ERDIZ ALDEKO BATZARRA. Elizondoko Arizkunenea. 2007ko martxoaren 19, iluntzeko 8etan emandakoa. Azken aldi hontan Magnak Erdizko parajean harrobia egiteko duen egitasmoaren inguruan solas aunitz egin da. Karriketak jendearen artean kezka da nagusi eta Baztango udalak bere jarrera publikoki ez agertzeak ez du batere laguntzen bantandarrok dugun ezinegona baretzen. Erdizko Batzarrearen aldetik harrobiaren proiektua [...]
Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak