Xorrots eta Fin Palestinari buruz

Martxoa 1st, 2007 · No Comments

Xorroxin Irratiko Xorrots eta Fin irratsaioan Oskarrek Izarori egindako elkarrizketa. Izaro Palestina ibilitako brigadista da eta hilean behin Palestinari buruzko kolaborazioak egiten ditu Xorroxin irratian. Gaurkoan Hamas eta Fatah Mekan sinatutako akordioari buruz, akordioaren ondotik AEBk eta Israelek agertutakoaz, eta oro har Palestinako gatazka eta Ekialde hurbileko bertze eragileen arteko loturei buruz mintzo zaigu Izaro.

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak

www.bertsoa.com guneari buruzko elkarrizketa

Urtarrila 18th, 2007 · No Comments

http://www.bertsoa.com/ guneari buruzko elkarrizketa Jexux Mari Irazu bertsolariari.
Gaur 2007-01-18a aurkeztu dute jendearen aitzinean http://www.bertsoa.com/. Hori dela eta Xorrots eta Fin Irratsaioan, Oskarrek, elkarrizketa mamitsua egin dio Jexux Mari Irazu bertsolariari, bera baita ekimenaren sustatzaile nagusia. Bertsoa ardatz hartuta egindako lana da gunea eta solasaldi gozoan Irazuk helburuak eta gehienbat edukiak aipatzen ditu.
C:\Documents and Settings\n\Mis documentos\My […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketak

Bortzirietako 3 mendizale hil dira

Urtarrila 15th, 2007 · No Comments

xabier zubieta, luis mari pikabea eta xabier saralegi mendizaleen gorpuak, gaur astelehena, lurperatuko dituzte euren sorterrietan, Bera eta Lesakan. Oskar goñi, Beratarra eta irrati honetako esatariaren kronika bildu dugu.

arrosako zerbitzarian duzue zintzilikaturik

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Herri albisteak

Xorroxin irratiko web gunea

Azaroa 6th, 2006 · No Comments

   Dakizuenez, Xorroxin irratia bere web gunea prestatzen aritu da eta dagoeneko ikusgai duzue hurrengo helbide honetan: www.xorroxin.com . Beti ere, oraindik akats txiki batzuk direla eta txukuntzen ari gara. Bertan topatuko dituzue 11 kontu, baino batik bat, eguneko informazioa, elkarrizketa interesgarriak, eskualdeko web interesgarriak eta gure argizirin aitaldia.
Xorroxin irratiarekin batera, Nafarroan euskara hutsez aritzen […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Nafarroa oinez arrakastatsua.

Urria 16th, 2006 · No Comments

Aurreikuspen guztiak bete zituen aurtengo  Nafarroa oinezek. Izan ere, 100.000 lagun espero baitziren eta gehiago ere hurbildu ziren bertara.
Xanti Alzuguren, aurtengo antolatzaileak balorazio txiki bat egin daku.
xanti-balorazioa.mp3 
 
Bertzetik, datorren urtean Lizarraldean ospatuko da. Biana herrian, eta erentxun ikastaloak hartuko du besta bere gain. Mila Iñigo, prentsa ardunarekin izan gara.
erentxun.mp3 
 

 Oinez06 balantzea (20:00)
 
 
Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Oinezak, 100.000 […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Herri albisteak

Xorroxin irratiak 25 urte

Urria 11th, 2006 · No Comments

Dakizuenez, xorroxin irratiak 25 urte bete ditu.Hartara, azaroaren 4ean sekulako bertso jaialdi polita antolatu du Lesakako pilotalekuan eta arratsaldeko 6etan.
Parte hartuko duten bertsolariak hauexek dituzue: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xebastian Lizaso, Jon Barberena, Xabier Silbeira eta Estitxu Arozena.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak

Nafarroa oiñez, zuzenean

Urria 10th, 2006 · No Comments

           Xorroxin irratiak,Nafarroa oiñez emitituko du zuzenean.
Beratik, igande honetan, goizeko 9.00etatik 14.00etara.
         NAFARROA OINEZ

            Heldu den igandean Beran, Labiaga ikastolak antolaturiko Nafarroa Oinez ospatuko da. Nafarroan urtean zehar antolatzen diren mobilizazioen artean jendetsuena bilakatu da eta egun horretan 100000 lagun hurbiltzea espero da. Aurten, gainera, Nafarroa Oinezek bere 26. edizioa ospatzen du.

            Besta, hezkuntza sistema […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

xorroxin irratia ikasturteari ekiteko prest.

Iraila 26th, 2006 · No Comments

Irailaren 9an hasi zuen ikasturte berria Xorroxin irratiak. Dakizuenez, goizeko 7.30etatik arratsaldeko 15.00etara, irratiak astelehenetik ortzilerera emititzen du. arratsaldez 20.00etaik 22.00etara. larunbatean berriz goizeko 10.00etatik 14.00etara.  
                                                                                                 
Aurtengo erronka nagusietakoa  eskualdeko informatiboa eta berrixkak indartzea izan da. Hortaz,  eguerdiko ordu batean ekualdeko informatiboa luzea eta osatua ematen da. Bertzetik, orain arte goizeko saioa eguerdiko ordu bietan akitzen zen […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Irrati albisteak