Entzun prentsaurrekoa [Audio clip: view full post to listen] Jaitsi prentsaurrekoa: mp3 / ogg Prentsaurrekoan irakurritako testua: Gaurkoan hemen bildu garenok, Zintzilik Irratia eta EMTEko kideok, badugu zer ospatu. Izan ere, Zintzilik Irratiak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTE-k 18 urte… Beraz, URTE ASKUAN!!! Zintzilik Irratiaren lehenengo emisioa 1984ko abenduan izan zen. Garai [...]
U10 Oreretan Prentsaurrekoa
Urria 7th, 2009 · No Comments
Atala: Audio Artxiboak · Irrati albisteak
IkimilikiliKlik 25 urte Zintzilik
Urria 5th, 2009 · No Comments
Urriaren 10a aukeratu dugu Zintzilik Irrati eta Errenteriko Musika Taldeen Elkarteak (EMTE) gure urtemugak ospatzeko. Zintzilik irrati libreak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTEk 18 urte… eta hau ongi ospatu behar da! Ehundaka herritar pasa dira Zintzilik eta EMTEtik urte hauetan, eta larunbateko jaia hasierako, betiko eta oraingo lagun guztiekin ospatu nahi dugu. [...]
Atala: Irrati albisteak · Irratiak · Soinu deiak
Bihartik aurrera Oreretako Zintzilik Irrati Librea berriz martxan izango da
Azaroa 21st, 2008 · No Comments
Orain dela urte eta erdi antolakuntza arazoak zirela medio zuzeneko emisioak etetea erabaki genuen Oreretako Zintzilik Irratian. Irratiaren funtzionamendua berrantolatu beharra zegoen, eta horretan aritugara denbora honetan: asanbladaren egoera aztertu, lan taldeak sortu,tresnak eta azpiegitura berritu, autogestioarekin nola aurrera eginaztertu, … Eta orain uhinetara itzultzeko ordua iritsi zaigu, eta ikaragarrizkogogoarekin hasiko gara berriz ere martxan. [...]
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak · Irratiak
Oreretako txupinazoa zuzenean Zintzilik Irratian
Uztaila 20th, 2007 · No Comments
Urtero bezala Oreretako zintzilik irrati libreak saio berezia egingo du madalen bezperan. Txupinazoa zuzenean emango dugu, eta gure arranoen bidez kaleko giroa ere aireratuko dugu. Egitarau alternatiboa eta txosnariekin elkarrizketak ere izango dira. Eguna: Uztailak 21 Ordua: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Entzuteko: FM 100 edo www.zintzilik.net Parte hartzeko: 943 52 74 07 edo Perratokian bertan. Txupinazoko [...]
Atala: Irrati albisteak
Programazioa geldirik
Maiatza 7th, 2007 · No Comments
Oreretako Zintzilik irrati libreak programazioa gelditzea erabaki du barne antolaketari ekiteko. Ohiko programaziora itzultzen ez garen bitartean musika eta kuñak izango dituzue FM 100ean eta interneteko emisioan, eta www.zintzilik.net orrian soilik agendako berriak ipiniko ditugu. Zintzilagun eta Zintzilik irratiko entzule, kolaboratzaile eta lagunei programazioa eten beharra sentitzen dugula adierazi nahi diegu. Programaziora lehenbailehen itzultzeko lanean [...]
Atala: Irrati albisteak
Isiltasun kalea
Apirila 13th, 2007 · No Comments
Kaleak musika gabe ez lirakete gauza bera, baina musikari asko ere, kalerik gabe, ez lirateke direna. Musikak kalean eragina dauka, baina kaleak ere, alde askotatik, musikaria elikatzen du. Hori da Juan Miguel Gutierrezen (Errenteria, 1945) “Isiltasun kalea” filmaren tesi nagusia. Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den “Zine txiroa” izeneko ekimenarekin bat eginez eduki sozialak dituzten [...]
Atala: Elkarrizketak
Korrika 15 gaur helduko da Oarsoaldera. Saio berezia Zintzilik eta Oiartzun irratian
Martxoa 24th, 2007 · No Comments
Elurra, hotza, euri zaparradak… Baina Tipi, tapa, tipi tapa… badator korrika!.Hilabete osoa badaramagu berotzen Korrika Kulturalarekin, eta atzokoan Korrika gazte eta txikiarekin motorrak prest jarri genituen. Ostiraleko Erretegia saioan Korrikarekin konexioa egin, eta Gasteizen harrapatu genituen euskararen aldeko korrikalariak. Entzun hemen Igor-ek egindako kronika Gasteizetik. Eta gaur Korrika eskualdean izango dugu. 13:45ak inguru iritsiko da [...]
Atala: Elkarrizketak · Irrati albisteak
AHTaren aurkako protesta Lezon
Martxoa 13th, 2007 · No Comments
Astearte goizean bi lagun igo dira Lezoko Euskal Herria plazan egiten ari diren garajeen garabira. Lezoko bizilagunen haserrea eta protesta eragin zuten garajeak hain zuzen Moyua enpresa ari da eraikitzen, eta Moyua enpresak AHTaren zati bat eraikitzeko asmoa ere badu. Garabira igotako bi lagunak goizeko 11:00ak aldera identifikatu ditu ertzaintzak, baina ez dute protesta amaitu [...]
Atala: Elkarrizketak · Herri albisteak
Oreretak 3,11: Azkenputz!
Martxoa 7th, 2007 · No Comments
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Oreretako Udalaren hizkuntza politika neurtu du. Gipuzkoan neurtu dituen herrien artean emaitza txarrenak lortu ditu Oreretak: 10 puntutik 3,11 bakarrik. Neurketaren emaitzak kezka handiz hartu dituzte herriko euskalgintzan diharduten eragileek (Euskal Herrian Euskaraz, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Udal Euskaltegiko langileak, Langaitz Ikastola, Orereta Ikastola eta Xenpelar AEK euskaltegia) Horregatik, neurketa azaltzeko [...]
Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Herri albisteak
Jaizkibelgo superportuak Oarsoaldea kolapsatuko du
Otsaila 12th, 2007 · No Comments
Aurreko ostiralean, otsailak 9, egun horretan publikoa egin zen txostenari buruz aritu zitzaigun Jaizkibel Bizirik-eko kide bat. “Pasaialdearako Lurralde Antolamenduari eta Jaizkibelgo erabilera anitzeko korridoreari buruzko eskema eta hausnarketen inguruko dokumentua” du izenburu aipatu azterketak, eta Granadako Unibertsitateak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egin dute, Foru Aldundiak hala eskatuta. Foru Aldundiak publiko egin [...]
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Herri albisteak