Astearte goizean MAMBO Bartzelonako topagune okupatu feminista desalojatu zuten. Urtebeteko ibilbidea eta gero, MAMBO ( Momento Autónomo de Mujeres y Bolleras Osadas) emakumeen topagune okupatua desalojatu zuten ”Mossos de Escuadra” ugarik. MAMBO eredu heteropatriarkalari aurre egin nahi dion emakume eta lesbianek eraikitako espazioa da, errealitate berriak sortu asmoz martxan jarritakoa, eta urte honetan hamaika tailer, hitzaldi, [...]
MAMBO Bartzelonako topagune feminista okupatua desalojatu dute
Urtarrila 10th, 2007 · No Comments
Atala: Arrosa · BERRIAK · Elkarrizketa berriak
Txalaparta irratiko Sebas atxilotua
Urtarrila 8th, 2007 · No Comments
Larunbatean, Amnistiaren Aldeko Mogimenduak deituriko ekimenera zihoala Guardia Zibilak Sebastian Dedoured, Txalaparta Parisko irratiko arduraduna, atxilotu zuen. Sebasek nazioarteko delegazioko kide gisa parte hartu behar zuen ekitaldian, baina Guardia Zibilak autobusa gelditu eta Terrorismoa goraipatzeaz akusatzen dute, bere eserlekuan “Zutabe” aldaizkari bat topatu zutela baitio Guardia Zibilak. (Irakurri berria Garan) – Hona hemen atxiloketa hau dela eta [...]
Atala: Arrosa · Irrati albisteak
Presoen aldeko gose greba hasi da Oarsoaldean
Abendua 2nd, 2006 · No Comments
Urriaren 21az geroztik Amnistiaren Aldeko Mugimendua euskal presoen eskubideen alde Euskal Herrian zehar egiten ari den gose greba ibiltaria Oarsoaldera iritsi da gaur. Ostiraletako enkarteladaren ondoren hasi da gose greba eta abenduaren 9a bitarte luzatuko da, Caritasek Oreretako Goiko kalean duen lokalean. Oreretako Etxerat eta Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak Zintzilik irratiko Erretegian izan genituen atzo. [...]
Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketa berriak · Herri albisteak · Soinu deiak
Mikelazulok antolatutako XI. Herrien astea Orereta – Errenterian
Azaroa 16th, 2006 · No Comments
Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Herrien Astearen XI. edizioa azaroaren 14an hasi eta 18ra bitarte luzatuko da. Segidan aste honetako egitaraua eta Mikelazuloko lagun batekin egindako elkarrizketaren zenbait audio zati dituzue: -Azaroak 14, asteartean, Oreretako 7 etorkinen gutunak etexez etxe banatuko ziren “Begiratu zure buzoian” ekimenean (entzun gutun baten grabaketa) -Azaroak 15, asteazkena 19:00etan Poteo Zapatista [...]
Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketa berriak · Herri albisteak
AHT gelditu behar dugu!
Azaroa 9th, 2006 · No Comments
AHTren obrak hasi direla eta, ostiralean, azaroak 10, manifestazioak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan. Oreretako Herriko Enparantzatik arratsaldeko 19:00tan abiatuko da manifestazioa eta Zintzilik irratiak jarraipen berezia emango dio zuzeneko konexioak eginez (emanaldi hau oarsoaldeako FM 100ean edo internet bidez www.sindominio.net/zintzilik edo www.zintzilik.net helbidetan entzun dezakezue). Manifestazio ondoren, gaueko 21:00etan Oreretako gaztetxean MusikHerriak antolatuta [...]
Atala: Arrosa · Herri albisteak · Soinu deiak
Oreretako Zintzilik irratiaren programazio berria martxan da
Azaroa 7th, 2006 · No Comments
Zintzilik irratiaren denboraldi berria martxan da. Azarotik aurrera saio pila izango dituzue entzungai Oarsoaldeko FM 100ean. Zuzeneko saio gehienak arratsalde eta gauez izango dira, eta goiza eta asteburuko zenbait ordutan errepikapenak izango ditugu. Horri Arrosan dauden irratietako saioak eta beste zenbait grabaketa gehitzen badiogu, bada goizeko 9etatik gauerdiraino izango ditugu saioak ia egunero, eta gauez [...]
Atala: Arrosa · Irrati albisteak
Kilometroak 06, urriak 1, Oiartzunen
Iraila 30th, 2006 · No Comments
Igande honetan Kilometroak ospatuko dira Oiartzunen. Entzun soinu deia: KMK06 Egun osoko egitaraua eta bestelako informazioa jasotzeko: kilometroak.net Oirtzunen herri ekimen ezberdinetan dabiltzan taldeek txosna gunea ere izango dute, (erdialdean, eliza ondoan), eta bertan izango gara Oiartzun irratia eta Zintzilik irratia elkarlanean. Oiartzungo Kataxulo gaztetxiak, Iurrita eta Arraguako Goiko eskolako gune okupatukoek ekitaldi ugari antolatu [...]
Atala: Arrosa · Herri albisteak
Gaztaoko jaiak Oreretan
Ekaina 17th, 2006 · No Comments
GAZTAO ERREPUBLIKA INDEPENDIENTE ETA INTSUMITUKO JAIAK, 2006 Ekainak 17, Larunbata, kriston kontzertua: 22:00 FIEBRE DE VIVIR (Gaztao), NO RELAX (ex_Skape. Irua-Milan), KURAIA (EH), PIKUTARA (Orereta) eta LA MATUMBA (Galiza) Gonbidatuta zaudete!! (goizeko 2:00etatik aurrera zintziliken turnoa txosnan!!) info+:www.sindominio.net/zintzilik
Atala: Herri albisteak