Aurten, jarraituko dugu garai bateko kontuekin, baina oraingo honetan, herri hizkeraren ezaugarriak erakutsi eta erabiltzera animatuko dugu.
Entries Tagged as 'Arrosa'
‘Oiartzuarren Baitan’ irratsaioaren 2. denboraldia
Azaroa 26th, 2009 · No Comments
Atala: Arrosa
25 urteaurreneko ekintzak: Inguruko irratiekin elkarrizketa
Azaroa 19th, 2009 · No Comments
Lehenengo bi egunetan gure buruari begira ibili bagara ere, Txapan ere badakigu lehiotik begiratzen. Nahiz eta inguruan dagoen irrati beteranoena izan, Arrasaten eta Urretxun ere badira irrati libreak, gazteagoak, baina indarrez eta gogoz beteak. Asteazkenean, Itxungi Irratiko (Arrasate) eta Kkinzonako (Urretxu) partaideekin elkarrizketa bat izan genuen entzungai. Asteartean 80. hamarkadan irrati libreek zein zentzu zuten [...]
Atala: Arrosa
25 urteaurreneko ekintzak: Irratiaren lehen pausuak
Azaroa 19th, 2009 · No Comments
Asteartean hemen izan genituen irratiaren lehen urteetako partaide batzuk, beraiekin solasaldi ederra egiteko aukera edukiz. Bertan izan ziren Jesus eta Joxe hasierako gora beherei buruz hizketan, zergatik sortu zen, noiz, non, anekdotak,… Oroitzapenez betetako irratsaioa, orain dela 25 urteko kontuak entzuteko. Hura bizi ez genuenentzat garai hartako giroaz kutsatzeko aukera paregabea.
Click To Play
Atala: Arrosa
25 urteaurreneko ekintzak: Programazioaren aurkezpena
Azaroa 18th, 2009 · No Comments
Hasiak gara jada 25 urteaurreneko ekintzekin, nola hasi gainera! Lehenego irratsaio berezian programazioa aurkeztea genuen helburutzat eta hori bakarrik ez, beste hainbat gauzetaz ere hitz egin dugu: zer izan den guretzat irratia, nola egiten ditugun irratsaioak, urte hauetan ikusi ditugun aldaketak… Gure burua nolabait biluztu dugu aurkezpen honetan, kutsu serioa eta [...]
Atala: Arrosa
Arrakalako parrillia (Urrixa 2009)
Urria 5th, 2009 · No Comments
ASTELEHENA
8.00 MUNDO COCEK – munduko musikak – Eguzki Irratia (Iruñea)
13.00 MATXURA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN – umore sarkastikoa – Zintzilik Irratiya (Orereta)
21.00 10 MUNDU – teknologia euskaraz – Ttan Ttakun irratiya (Donostia)
MARTITZENA
8.00 CELOSAMENTE GORDEA – literatura – Hala Bedi Irratia (Vitoria-Gasteiz)
11.00 OIARTZUARREN BAITAN – ahozko ondarea – Arrakala eta Oiartzun irratiak
13.00 INSERT KOIN – umore [...]
Atala: Arrosa
Txapa Irratia. 25 urte
Iraila 20th, 2009 · No Comments
Txapa irratiak 25 urte betetzen ditu aurten eta hau ospatu beharra dagoela uste dugulako txapada ederra sartuko dizuegu ikasturte honetan. 25 urte hauetan milaka ahotsek elikatu dute Bergarako Irrati Librea, eta 25 urte eta gero ahotsa berrien gosez dabil oraindik. Beraz badakizue Irratia egiteko gogorik baduzue, zerbait esateko, nahi duzuen musika jartzeko edo [...]
Atala: Arrosa
El Misteri d’Elx (monografiko bikotxa)
Uztaila 16th, 2009 · No Comments
Aittitta Raduga irratisaiuan asteroko emanaldixa bere lekuan dakazue, aste honetan ale baten faltan, bi:
Askotan esaten da Xiberuako Pastoralak dirala Europako antzerki
mediebalan azken arrastua. Ez da halan: gitxienez, beste bat dago
Alacanten. 1450tik hona dokumentauta dago, eta urtero Elxeko eliza
nagusixan antzezten da, Abuztuko jaixetan. Bere musika hipnotikua belaunaldiz belaunaldi transmitidu izan da, eta 100 pertsona inguruk parte [...]
Atala: Arrosa
Tas-Tas Irratiak “Dzanga egin uhinetan!” kanpaina abiatu du
Ekaina 22nd, 2009 · No Comments
Tas-Tas uneoro garatzen ari den irrati libre eta komunitarioa dugu. Gero eta norbanako eta eragile gehiago Tas-Tasen entzun eta parte hartzeko aukera egiten dutela uste dugu,irrati espektroan freskotasuna eta kolore aniztasunaren ekarpena egiten dugulako, irrati ofizialen pentsamendu bakarra eta zaharkituaren aurrean, boterearekiko gero eta menpekotasun gehiago daukaten irratiek alegia.
Gaur egun Tas-Tas Irratiaren baitan 90 lagunek [...]
Radugga beach party
Ekaina 10th, 2009 · No Comments
Doministikuka, ahuntzen modura, Libertario Coscojalesen istorixak entzun doguz, Mojinos Escoziosen doiñuekin. Bertsiño jokuan, “No se que hacer contigo”, Barricada eta Loquillo. Waliñon ipoiñetan, “Zaporea” dastatu dogu, Cheikh Lo-n musikiakin. Eta amaitzeko, Mª Rosario Mujika ordiziarrak kontau desku zela barre egitten zetsen kalian, basarriko hizketia egittiangaittik.
Click To Play
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala [...]
Atala: Arrosa
Muguruza anaien “yè-yè” iragan ezkutua
Maiatza 25th, 2009 · No Comments
Gaurko bertsiño jokua berezixa izan da: ezaguna da Kortatu talde irundarrak 60ko hamarkadako musikia askotan bertsioneau dabela, batez be ska jamaikarra. Ostera, ez da hain ezaguna Muguruzatarren ye-ye iragan ezkutua. Hegoaldian Los Mustang, Argoitia anai-arrebak edo Concha Velascokin dantzan ibiltzen giñan bittartian, irundarrak Iparraldeko eragiñak jasotzen zittuezen eten barik: halan, France Gall, Françoise Hardy… eta [...]
Atala: Arrosa