Entzun prentsaurrekoa [Audio clip: view full post to listen] Jaitsi prentsaurrekoa: mp3 / ogg Prentsaurrekoan irakurritako testua: Gaurkoan hemen bildu garenok, Zintzilik Irratia eta EMTEko kideok, badugu zer ospatu. Izan ere, Zintzilik Irratiak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTE-k 18 urte… Beraz, URTE ASKUAN!!! Zintzilik Irratiaren lehenengo emisioa 1984ko abenduan izan zen. Garai [...]
Entries Tagged as 'Audio Artxiboak'
U10 Oreretan Prentsaurrekoa
Urria 7th, 2009 · No Comments
Atala: Audio Artxiboak · Irrati albisteak
IkimilikiliKlik 25 urte Zintzilik
Urria 5th, 2009 · No Comments
Urriaren 10a aukeratu dugu Zintzilik Irrati eta Errenteriko Musika Taldeen Elkarteak (EMTE) gure urtemugak ospatzeko. Zintzilik irrati libreak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTEk 18 urte… eta hau ongi ospatu behar da! Ehundaka herritar pasa dira Zintzilik eta EMTEtik urte hauetan, eta larunbateko jaia hasierako, betiko eta oraingo lagun guztiekin ospatu nahi dugu. [...]
Atala: Irrati albisteak · Irratiak · Soinu deiak
Barrez
Apirila 14th, 2009 · No Comments
Florence Foster Jenkins oin dala 100 urteko friki mediatikua; tono bardiñian etorri da musikia be: “El chorro de voz” (Aceves Mejia), “El tio calambres” (Luis Aguilé), “The woody woodpecker song” (Andrew sisters & Danny Kaye) eta, bertsiño jokuan “Baby elephant walk” (Henry Mancini / Dave Grusin). Bergarako euskalkixa entzun dogu amaitzeko, Juan Lonbidek soluen bedinkaziñuen [...]
Atala: Arrosa · Irratiak · Soinu deiak
Igor Portu lesakarraren tortura testigantzaren grabazioa
Otsaila 22nd, 2008 · No Comments
Infozazpi irratiak Igor Portu lesakarrak, Donostiako ospitalean ingresaturik zegoela, haren tortura salaketa ikertzen ari den epaileari egindako aitortza eskuratu du. Bertan, atxiloketa nolakoa izan zen eta ospitaleratu arte zer gertatu zen kontatzen du xehetasunez. Gaur, gazte lesakarraren atxiloketan parte hartu zuten 8 guardia zibil ari dira inputatu gisa deklaratzen Donostiako epaile beraren aitzinean. Porturen lekukotza
Atala: Audio Artxiboak
Egunkariaren itxieraren inguruan Txema Auzmendiri elkarrizketa
Otsaila 20th, 2008 · No Comments
Bost urte pasa dira Egunkaria itxi zutenetik eta itxiera eta ondorengo bost urteetan prozesuak izan duen bilakaeraz Txema Auzmendi auziperaturekin hitz egin dugu. Txema Auzmendi Egunkaria SA-ko administrazio kontseiluko idazkaria zen eta gaur egun bere aurka 14 urteko espetxe zigor eskaera dago. Gaur egun AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio gisa agertute, Guardia [...]
Atala: Arrosa · Elkarrizketak
Donostiako Revolutionary Brothers bikotea ezagutzeko parada ezin hobea
Urtarrila 18th, 2008 · No Comments
Aritz Usandizagak Infozazpiko Sound System musika saioan Revolutionary Brothers Sound System taldeko Unai eta Iker anaiak elkarrizketatu ditu. Rev. Brothers Donostiako sound systema da eta Euskal Herrian jamaikar musika zabaltzeko helburua dute. Reggae musikaren zaletu amorratuak dira eta festak antolatzen dituzte nonahi. Saioan Euskal Herrian reggae musikaren egoeraz, antolatzen dituzten jaiez eta orohar, jamaikar musikaz [...]
Atala: Igotako programak
Mikel Ayerbek Miren Agur Meabe “ekarri” zuen Zaharrak Berri irratsaiora
Urtarrila 17th, 2008 · No Comments
Mikel Ayerbe hilabetean behin etortzen zaigu Zaharrak Berri irratsaiora. Bere “Litatur Zuloan” literaturi buruz jarduten du eta oraingoan Miren Agur Meabe idazlea izan du aipagai. Idazlearen Urtebete itsasargian eta Azalaren kodea liburuak izan zituen ardatz aurreko hilabeteko irratsaioan. Urtebete itsasargian gazteei zuzenduriko nobela da. Istorioa 1936ko gerra zibilean dago kokaturik eta gazte baten bizipenak kontatzen [...]
Atala: Audio Artxiboak · Irrati albisteak
Militarrak eta lurren negozioa
Urtarrila 14th, 2008 · No Comments
Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri irratsaioan talde antimilitaristako kideak elkarrizketatu zituzten. Izan ere, duela egun gutxi batzuk Gasteizkoak talde antimilitaristak liburu bat aurkeztu zuen militarrek lurrekin dituzten negozioei buruz. Araka y Desamparadas, historia de un expolio liburuan besteak beste azaltzen da nola Estatuaren jabetzakoak diren lur gehienak militarren esku dauden eta ondare higiezin oso garrantzitsua [...]
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak
Hala Bediren inguruan Berriakoek eginiko bideoa
Urtarrila 8th, 2008 · No Comments
www.berria.info-n sartu ezkero, bideo atalean, Hala Bediren inguruko bideoa ikusi ahal dozue. Guk beraien orritik hartu eta hemen ere jarri dogu, eskerrik asko Berria-ko Lara-ri eta Txorionak eginiko bideoarengatik.
Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Irrati albisteak
Gaur, Katuk Morun saioan…
Abendua 5th, 2007 · No Comments
Sintonia estreinatuko du gaur Infozazpi irratiko Katuk Morun musika saioak. Adi, norena den asmatzen dutenen artean disko bat zozketatuko baitugu datozen asteetan. Hurrengo saioan izango duzue datu gehiago. Gaurko saioan, besteak beste, Bill Callahan, Surfin Kaos, RED, Bettye LaVette, Joseba Irazoki, Nick Cave & Bad Seeds, The Felice Brothers, Edwyn Collins, Black Lips eta Devendra [...]
Atala: Igotako programak