Entries Tagged as 'Elkarrizketak'

Resquicios aldizkariaren 3. alearen aurkezpena

Ekaina 8th, 2007 · No Comments

Tas-Tas Irratian ostegunero arratsaldeko seiretatik zortziak arte emititzen den Kaleko Bentanie saioan, aste honetan, Resquicios aldizkariaren egile nagusia den Javi Rodriguezekin egin dugu berba. Berak aldizkaria oro har aurkeztu digu eta, zehazki, atera berri duen ale berriaz (hirugarrena hain zuzen ere) hitz egin digu. Resquicios giza kritikarako aldizkaritzat jotzen du bere burua. Ale […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak

Bilbon 2004/2005 urteotan egindako sarekada salatzeko saioa

Maiatza 25th, 2007 · No Comments

2004-2005 urteotan Poliziak sarekada bat burutu zuen Bilbon eta, hori dela eta, Poliziak 19 pertsona atxilotu zituen. Horietariko 14 torturatuak izan zirela salatu zituzten. Kaleko Bentanien gaur hiru pertsona izan ditugu, horren inguruan berba egiteko: Julen Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea, Maku atxilotuetariko bat, eta Izaskun Torturaren Aurkako Taldeko kidea. Horretaz gain, Rosa, Amaia Urizar […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak

Ostegunerako jarri diote “desalojo epea” Idiazabalgo etxe okupatuari

Maiatza 24th, 2007 · No Comments

Bigarren aldiz iritsi zaio desalojo agindua Idiazabalgo Txomenane etxe okupatuari. Oraingoan ez dago helegiterik aurkezteko modurik eta ostegunerako ezarri diote desalojo eguna. Mobilizazioak iragarri dituzte txometarrek.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak

El tsunami urbanizador español y mundial

Maiatza 22nd, 2007 · No Comments

Kaleko Bentanien duela aste pare bat, gure kidea Marta Luxan-ek egindako literaturari buruzko atalean, Ramón Fernández Duran-ek idatzitako El tsunami urbanizador español y mundial liburuaz egin genuen berba. Liburuan etxebizitzaren arazoaz hitz egiten du autoreak, era orokor batean, baita hirien egituraketaz eta eraikuntzarekin zerikusi handia duten hainbat gaiaz. Martak liburuaren ardatz nagusiak azaltzen dizkigu, […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak

Ogiaren misterioak Hala Bedin

Maiatza 10th, 2007 · No Comments

Gaur egun jaten dugun ogia osasuntsua da? Garai bateko ogia hobea al zen? Genetikoki eraldatutako osagairik badu jaten dugun ogiak? Galdera guzti hauentzako erantzuna hemen aurkituko duzu. Ogia egiteko erabiltzen dugun hirina, prozesua, ogi mota ezberdinei buruzko informazio guztia dugu Oreka Desorekan irratsaioan Edorta Agirrek eginiko azalpenean.
ENTZUN:

[Irakurri gehiago →]

Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak

“PSOE eta PNV etengabe bonba-autoak jartzen ari dira prozesu demokratikoaren aurka”

Maiatza 8th, 2007 · No Comments

Gazte Independentisten izenean ari den Iratirekin hitz egin dugu aste honetan Irauli Uhinaken. Gazte Martxan independentziaren alde bildutako indarrak hauteskundeetan askatzeko beharraz hitz egin digu.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak

Askapenak egindako kolaborazioa Ipar Irlandako bake prozesuaren inguruan

Apirila 21st, 2007 · No Comments

Pasa den astean, Kaleko Bentanien Munduko Barrikadak ataleko beste edizioa izan genuen. Bertan Iñigo eta Jon Askapenako kideok Ipar Irlandako egoera politikoaz, emandako pausuetaz eta Euskal Herriarekin egon daitezkeen parekotasunak eta ezberdintasunen inguruan egin zuten berba. Horretaz gain, azken minutuotan Askapenak urtero antolatzen dituen brigadetaz ere hitz egin zuten.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak

Andy Warhol-en bizia aztergai Hala Bedin

Apirila 18th, 2007 · No Comments

Pop Art-aren adierazle nagusi izan zen margolari estatubatuar hau. Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri irratsaioan bere bizitza eta lanaren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen artearen historian lizentziatua den Albarekin.
ENTZUN:

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Irrati albisteak

Isiltasun kalea

Apirila 13th, 2007 · No Comments

Kaleak musika gabe ez lirakete gauza bera, baina musikari asko ere,
kalerik gabe, ez lirateke direna. Musikak kalean eragina dauka, baina
kaleak ere, alde askotatik, musikaria elikatzen du. Hori da Juan Miguel
Gutierrezen (Errenteria, 1945) “Isiltasun kalea” filmaren tesi nagusia.

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den “Zine txiroa” izeneko
ekimenarekin bat eginez eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen
dira hilean behin Errenteria […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak

Ipar Irlandan adiskidetze experientziei buruzko elkarrizketa

Apirila 11th, 2007 · No Comments

Hamburgoko irrati baten kide batekin (Sonia) erderaz izandako solasaldi honetan, berak azaltzen dizkigu berak parte hartutako Ipar Irlandan adiskidetze eta elkarbizitza bultzatzeko helburuz antolatutako jardunaldietan bizi izan dituen experientziak eta nabaritutako arazoak.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak