Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri historia programan Jose Mari Esparza elkarrizketatu zuten. Txalapartako zuzendariak “Cien razones por la que dejé de ser español” liburua atera zuen abendu inguruan. Elkarrizketa interesgarria izan zen.
ENTZUN
Entries Tagged as 'Elkarrizketak'
Espainiar izateari usteko 100 arrazoi
Apirila 2nd, 2007 · No Comments
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak
IPESeko Txema Uriarterekin egindako elkarrizketa antolatuko jardunaldien inguruan
Martxoa 30th, 2007 · No Comments
Aste honetan, Kaleko Bentanien, Txema Uriarte IPESeko kidearekin elkarrizketa egin genuen. Berak IPESek antolatutako “Sozialismoa EHn” izeneko jardunaldie buruz hitz egin digu: beraien helburuak, gaia aukeratzeko arrazoiak, egon diren eta egongo diren hitzaldiak. Beraien asmo nagusia sozialismoaren 19. mendeko oinarriak XXI mendean zelan eraiki daitekeen aztertzea da.
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak
Bolognaren aurkako grebaz elkarrizketa
Martxoa 28th, 2007 · No Comments
Hala Bedi irratiko Gazte Taupadak irratsaioko kideek elkarrizketa egin zioten Ikasle Abertzalekoa den Izaskuni. Apirilaren 29 ko greba egunaz eta Bologna-ri buruz hitz egin zuten. Grebara joateko arrazoiez eta egun horretarako prestatutako mobilizazioez hitz egin zuten.
ENTZUN:
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak
Korrika 15 gaur helduko da Oarsoaldera. Saio berezia Zintzilik eta Oiartzun irratian
Martxoa 24th, 2007 · No Comments
Elurra, hotza, euri zaparradak… Baina Tipi, tapa, tipi tapa… badator korrika!.Hilabete osoa badaramagu berotzen Korrika Kulturalarekin, eta atzokoan Korrika gazte eta txikiarekin motorrak prest jarri genituen.
Ostiraleko Erretegia saioan Korrikarekin konexioa egin, eta Gasteizen harrapatu genituen euskararen aldeko korrikalariak. Entzun hemen Igor-ek egindako kronika Gasteizetik.
Eta gaur Korrika eskualdean izango dugu. 13:45ak inguru iritsiko da […]
Atala: Elkarrizketak · Irrati albisteak
AHTaren aurkako protesta Lezon
Martxoa 13th, 2007 · No Comments
Astearte goizean bi lagun igo dira Lezoko Euskal Herria plazan egiten ari diren garajeen garabira.
Lezoko bizilagunen haserrea eta protesta eragin zuten garajeak hain zuzen Moyua enpresa ari da eraikitzen, eta Moyua enpresak AHTaren zati bat eraikitzeko asmoa ere badu.
Garabira igotako bi lagunak goizeko 11:00ak aldera identifikatu ditu ertzaintzak, baina ez dute protesta amaitu arratsaldeko 18:00etan […]
Atala: Elkarrizketak · Herri albisteak
AHTaren inguruko txostena azaltzeko elkarrizketa
Martxoa 11th, 2007 · No Comments
Aste honetan Donostian aurkeztu zuten, AHT Gelditu! Elkarlanak eskatuta, unibertsitate irakasle eta soziologo talde batek Euskal Yaren gainean egindako azterketa hau. Txosten honen arabera, herritar gehienek oso informazio gutxi jaso dute Euskal Y Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren gainean. Herri kaltetuetan egindako inkestaren arabera, %42 herritarrek aitortu dute batere informaziorik ez dutela jaso; %33k, berri, […]
Atala: Elkarrizketak
Hala Bedi irratian Irani buruzko tartea
Martxoa 9th, 2007 · No Comments
Hala Bediko A Desalambrar saioan Boltxebike aldizkariko “Kanito” dute kolaboratzaile. Honek Irani buruzko azterketa egin zuen azken irratsaioan, bere historia eta gaur egungo egoera azalduz. Iran mendebaldeko potentzien mehatxupean dago, energia nuklearra helburu zibilekin erabili nahi izateagatik. Iran eta ekialde ertaineko hainbat datu interesgarri ditugu entzungai elkarrizketa honetan.
ENTZUN:
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Irrati albisteak
RAF eta Brigada Gorrien historia Hala Bedin
Martxoa 5th, 2007 · No Comments
Aste honetako Zaharrak Berri irratsaioan nazioarteko kolaborazio tartean Alemaniako eta Italiako ezker mugimenduak sorturiko borroka armatuen inguruan hitz egin genuen. RAF eta Brigada Gorrien historia ezagutzeko aukera izan genuen. 1970 urte inguruetan sorturiko erakunde iraultzaileak izan ziren, baina estatuen errepresioaren ondorioz nahiko azkar zapalduak izan zirenak.
ENTZUN:
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Irrati albisteak
Filipe Bidartekin elkarrizketa izan genuen
Otsaila 16th, 2007 · No Comments
Filipe Bidarten askapenak ikusmin handia sortu du. IK-ko kide historikoa baldintzapeko askatasunean utzi zuten otsailaren 14an, 19 urte kartzelan egon ondoren.
Euskal Irratiek berarekin hitz egin zuten.
ENTZUN
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak
Iñaki de Juanak idatzitakoaren gaineko jasarpena
Otsaila 16th, 2007 · No Comments
Txalaparta argitaletxeak, Auzitegi Nazional espainolak Iñaki de Juana Chaosen egile eskubideak bahitzeko xedez egindako ebazpena jaso ondoren, bere haserrea adierazi du. Preso donostiarraren «Días-Egunak» eta «La Senda del abismo» liburuen editorea da Txalaparta argitaletxea. Liburuak duela lau eta sei urte argitaratu ziren.
Pasa den urtarrilaren 24an, AVTk hala eskatuta, Auzitegi Nazional espainoleko Zigor Salako lehen […]
Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak