Entries Tagged as 'Audio Artxiboak'

Kaskagorri eta Gaztesarearen auzipetzea aste honetako Irauli Uhinaken

Urria 25th, 2007 · No Comments

Gure zilborrari begira egoten ohituak gaude baina aste honetan Daniel Portero deituriko batek behartu gaitu horretara. Kaskagorrikoek euren konpartsako hainbat kide presori egindako omenaldia dela eta “terrorismoa goraipatzea” eta “biktimak umiliatzea” leporatzen diete Auzitegi Nazionalean konpartsari berari eta Gaztesareari, kaskagorri.org domeinua Gaztesarean ostatatua dagoelako. KAS freskagarriaren kutxak txoznan izatea “terrorismoa goraipatzearen froga” gisa aurkeztu dute. […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Igotako programak

Malmasin eta Bilboko 1199ko heroi nafarrei omenaldiaren inguruko elkarrizketa

Urria 19th, 2007 · No Comments

Nafarroako Bizkaitarrak kolektiboak “Malmasin eta Bilboko 1199ko heroi nafarrei omenaldia” izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Kolektibo honen baitan, besteak beste, Freddy Paya edo Gabirel Ezkurdia daude.
Ekimen honetan, besteak beste, Bizkaia Nafarroa Osoko Herrialdea dela aldarrikatuko da. Hain zuzen ere, antolatzaileen ustez, ehundaka urtez Euskal Herriko historia, okupatzaileek idatzi eta kontatu dute eta. Benetan Euskal […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak

Gazte Taupadak lehen irratsaioa egin du

Urria 9th, 2007 · No Comments

Hala Bedi irratiko Gazte Taupadak irratsaioak kurtsoko lehen irratsaioa egin du. Irratsaioak gazte ikuspuntutik egiten du lan eta gazte problematikak jorratzen dituzte. Jendarteaz eta politikaz gain beti dago literatura, musika eta kulturaz orokorrean hitz egiteko aukera. Irratsaioa astelehenetan gabeko 9etatik 10etara emititzen da Hala Bedi uhin askeetan.
Aste honetan Batasuneko mahai nazionalaren atxiloketen inguruan hitz egiteko […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Irrati albisteak

Komunaren historia Zaharrak Berri irratsaioan

Iraila 5th, 2007 · No Comments

Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri saioak historiari buruz hitz egiten du astero. Aurtengo kurtsoa irailaren bukaera aldean hasiko dugu, baina hemerotekan bilatuz altxor txiki bat aurkitu dugu. Unai Gartziak komunaren historia kuriosoa azaldu zigun. Benetan entretenigarria audioa.
ENTZUN:

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Irrati albisteak

Jon Mirande euskal idazleari buruzko atala Kaleko Bentanien

Ekaina 24th, 2007 · No Comments

 Kaleko Bentanien, gure kidea Jaimek egiten duen literatur atalean, aste honetan Jon Mirande euskal poetaz egin zuen berba. Atal honetan, hain ezaguna ez den euskal idazle honi buruzko ezaugarririk garrantzitsuenak eta interesgarrienak kontatu zizkigun, eta bere hitzen bidez ikusiko dugu ze pertsonai korapilatsua eta aldi berean interesgarria izan zen Jon Mirande.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Soinu deiak

Munduko Barrikadak atala Kaleko Bentanien

Ekaina 19th, 2007 · No Comments

Kaleko Bentanieko pasa den asteko saioan, Askapena elkarteak egindako Munduko Barrikadak izeneko atalean bi ekitaldi nagusi izan genituen. Alde batetik, hilaren 23an ospatuko den Internazionalista Eguna, eta horretarako Askapenako kidea den Unairekin egin genuen berba. Horretaz gain, Mexikoko Oaxakan gobernadorearen aurkako altxamendua izan zenetik lehenengo urteurrena pasa den astean betetzen zen, eta hau aprobetxatuz, […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Elkarrizketak · Soinu deiak

SEGI: “Gure eskubideak berreskuratzeko une aproposenean gaude”

Ekaina 14th, 2007 · No Comments

Irauli Uhinak irratsaioan Segirekin hitz egin dugu aste honetan ETAren iragarpenaren ostean sotzen den egoera aztertzeko. Segiren ustez ez da etsipenerako garaia, aukera guztiak zabalik ikusten ditu. Ezker abertzaleak bere proiektua albo batera utzi duela dio gazte antolakundeak, “minimo demokratikoei helduz, gatazkaren konponbidea delako lehentasuna”. PNVri galdegin dio bere militanteei azal diezaiela autonomia proposamenari ezetz […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Igotako programak

“Lamaiko Operia”, Matrallako eta Arrakalan ekoizpen barrixa

Ekaina 9th, 2007 · No Comments

Eibarko Matrallako eta Lekeitioko Arrakalak “Lamaiko operan” oiñarrittutako atalkako ekoizpen barrixa aurkeztu dabe (opera hau Die Dreigroschen Oper / The Threepenny Opera / L’Opera de Quat’sous / La Ópera de Tres Peniques modura be ezagutu izan da). 8 kapitulotako serie honetan Mack Labañia / Mack the Knife famatuan historixia kontatzen da modu didaktiko baten (Mackie […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Igotako programak

Contra los territorios del poder liburuaren aurkezpena

Ekaina 8th, 2007 · No Comments

Tas-Tas Irratian ostegunero arratsaldeko seiretatik zortziak arte emititzen den Kaleko Bentanie saioan, aste honetan gure kidea den Marta Luxan-ek Jean Pier Garnier idatzitako Contra los territorios del poder izeneko liburua aurkeztu digu 20 minutuko kolaborazio honetan. Virus argitaletxeak argitaratu du liburu hau, eta ideia orokorra da globalizazio garai honetan gai sozialak konpontzen saiatu beharrean gai […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak

Resquicios aldizkariaren 3. alearen aurkezpena

Ekaina 8th, 2007 · No Comments

Tas-Tas Irratian ostegunero arratsaldeko seiretatik zortziak arte emititzen den Kaleko Bentanie saioan, aste honetan, Resquicios aldizkariaren egile nagusia den Javi Rodriguezekin egin dugu berba. Berak aldizkaria oro har aurkeztu digu eta, zehazki, atera berri duen ale berriaz (hirugarrena hain zuzen ere) hitz egin digu. Resquicios giza kritikarako aldizkaritzat jotzen du bere burua. Ale […]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketak