Entries Tagged as 'Herri albisteak'

TXAKOLINA KULEROTAN

Otsaila 25th, 2008 · No Comments

                 Gainean dugu Martxoak 8. Hori dela eta ikuskizuna izango da Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Kantua, bertsoak, antzerkia, olerkiak, pintura,  probokazioa… eta dantza. Ikuskizuna zihurtaturik izango da larunbat gauean 11ak aldera eta gonbita luzatuta, emakumeen eguna modu berezian ospatu nahi duen ororentzat.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak

Txorimaloek Gasteiz hartu zuten

Otsaila 5th, 2008 · No Comments

Asteburu honetan Gasteizen bizitakoa ikaragarria izan zen, Hala bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak 25 eta 20 urte eta gero bizi bizirik daudela erakutsi baitzuten. Larunbatean 250 txorimalo desfilatu zuten, igandean 50 txorimalo, azken hauek dena txapeldunen moduan dena emanez. Ihauteriak eta gero nekatuta baina ikusitakoarekin gerora begira ilusioz topera horrela dabiltza gure txorimaloek. hemen daukazue [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Txorimaloak kalera aterako dira asteburu honetan

Urtarrila 31st, 2008 · No Comments

Asteburu honetan ihauteriak dira eta Gasteizen Hala Bedi irratia eta Gaztetxea karroza bateratuarekin irtengo dira. Txorimaloz jantzirik pizti hegodunak uxatuko dituzte, autogestioa eta asanblada arma gisa harturik. 20 eta 25 urte betetzen dituzte Gaztetxeak eta Hala Bedik, eta hori ospatzeko urtean zehar hainbat gauza egingo dituzte urte osoan zehar. Besteak beste iñauteritan karroza bateratua antolatu [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak

TXORIONAK! 20 urte okupatzen, 25 urte komunikatzen

Urtarrila 24th, 2008 · No Comments

Ostegun honetan Hala Bedi eta Gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute aurtengo urtean biek batera urtemuga ospatu behar bait dute. Hona hemen Gazteizko txorimaloaren istorioa: Hor izan dira beti, txikitatik kuriositatez begiratu izan ditugun panpina berezi horiek. Botoiz egindako begi parea, lastoz betetako sabela, nonbait aurkitutako kapela buruan dutela. Ideia sarez jantziak, ortuetako babesle baldintza gabeak [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak

Maputxeen aldeko elkartaratzea Gasteizen

Urtarrila 18th, 2008 · No Comments

Urte askoan transnazionalek Txile eta Argentinako estatuen laguntzaz maputxe herriaren lurrak lapurtu eta esplotatu dituzte. Maputxeek bi estatuen errepresioa jasan dute urte luzez. Beren lurren aldeko borroka gogorrean daude maputxeak. Patricia Troncosok 3 hilabete bete ditu gose greban eta karabineroek Matias Catrileo gaztea tiroz hil zuten maputxeen lurraren aldeko borrokan (enpresari batek lapurtutako lurra berreskuratze-borrokan). [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak

Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea ihauterietan karrozan irtengo dira

Urtarrila 14th, 2008 · No Comments

Gasteizko bi elkarteen urtemuga da 2008an eta hori ospatzeko hainbat gauza egin behar dituzte urte osoan zehar. Ihauteriak otsailaren 2 eta 3an izango dira, eta lan berezia egingo da bertan. Hala Bedi eta Gaztetxeko kideak ihauterietan txorimaloz jantzi eta karrozan irtengo dira, Gasteiz inguruko txori txarrak uxatzeko (politikariak, poliziak, apezpikuak…). Karrozan parte hartzen ondo pasatu [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak

Txorionak! Hala Bedik 25 urte, Gaztetxeak 20

Urtarrila 1st, 2008 · No Comments

Aurten autogestioan eta asanbladan oinarrituriko Gasteizko bi elkarte hauek urtemuga ospatzen dute. Hala Bedi 25 urte komunikatzen eta Gaztetxea 20 urte okupatzen. Herri mugimenduaren tresna diren irrati eta gaztetxeak urteak batera ospatuko dituzte. Hala Bedi eta Gaztetxea elkarlanean arituko dira hainbat gauza antolatzeko asmoz. Besteak beste aurtego ihauterietan elkarrekin irtengo dira karroza berean. Bi elkarteek [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak

Hala Bediko korrespontsala atxilotua AHTaren aurkako ekintzan

Abendua 14th, 2007 · No Comments

Asteazken honetan AHT-gelditu Elkarlaneko kideek Gasteizko zubi batetik zintzilikatu ziren larunbat honetako Arrasateko manifestaziora joateko deituz. Bi kide zintzilikatu ziren, AHT GELDITU/ 15EAN DENOK ARRASATERA zioen pankarta handi batekin. Behean ekintzan parte hartzen ez zuten kideak zeuden, besteak beste argazkiak ateratzera joana zen Hala Bedi irratiko korrespontsala. Ertzainak agertu eta zubian zintzilik zeuden kideak atxilotzeaz [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak

Bertxoko sariketa aurrera!!

Azaroa 21st, 2007 · No Comments

  Bigarren pausoa emana dago. Larunbat honetan Etxabarri-Ibiñan burutu zen Bertxoko sariketako bigarren finalaurrea; bertan Manex Agirre, Ander Solozabal, Hodei Lpz. de Arkaute, Maindi Murua, Lander Ibarluzea eta Jagoba Apaolaza lehiatu ziren Garazi Erizen esanetara. Aurrekoan bezala umorea eta giro ona izan ziren nagusi afaldu zein afalostean. Hona hemen zati txiki bat entzungai (gogoratu gehiago [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak

Hala Bedi eta Gasteizko gaztetxea elkarlanean

Iraila 19th, 2007 · 1 Comment

Gasteizko Gazte Asanblada eta Hala Bedi irratiaren arteko elkarlana izango asteburu honetan Gasteizko Gaztetxean. Hala Bedik aurtengo kurtsoan 25 urte beteko ditu eta Gaztetxeak berriz 20, urtemuga batera ospatzeko lehengo pausua izan daiteke honako hau. Asteburu honetan Gasteizko alde zaharrean erdiaroko azoka ospatzen da eta aitzaki hori hartuz Gaztetxeak ordutegi eta eskaintza berezia egingo du. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Herri albisteak